[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 21, 22:13:24, CET 2010


og., 2010.eko urtren 21a 22:07(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 22:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 21:53(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> (Nik dockyrekin egin dut froga, 64x64 pixeleko logoarekin, baina ez
>>> dakit besteak ere neurri horretakoak diren. Iruditzen zait logo denek
>>> dimentsio berdinak eduki beharko lituzketela, baina ez dakit hori
>>> horrela den, edo lan asko duen...)
>>
>> Ez, gehienak 125x125 edo ingurukoak dira. Lan asko ere ez da logo
>> guztiak neurri batera moldatzea, lan zikina, izatekotan... eta logo
>> aproposak aurkitzea, noski!
>>
>> Proba gutxi batzuk egin eta segituan jarriko dut online moldaketa.
>>
> Bestela, logoak 125x125 tamainara (handiena hau dela suposatuz) aldatu
> bitartean behintzat egin daitekeena da logo txikiagoak 125x125 irudi
> batean zentratu. Ze zentratzea da arazoa. Eta logoak poliki-poliki
> lortzen joan, proiektu gehienek SVG formatuan badaukatelako logo bat,
> eta horrekin edozein tamainatakoa lor dezakegu.
>
> 125x125 izan behar bada logoen tamaina nik bialdutako estiloek
> aldaketaren bat beharko dute.

Aurretik eginda neukan kutxak gutxi gorabehera neurri hoiek zeuzkan 
kontuan. Logoak ez dira horren gaizki ikusten orain (online dago jada), 
baina akaso ikutu txikiren bat behar da.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago