[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urt 21, 19:24:28, CET 2010


og., 2010.eko urtren 21a 18:08(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 18:01(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> Aupa !!
>>>
>>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia
>>> sortu dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus 
>>> dezakezue.
>>>
>>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], baina
>>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu zait.
>>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren
>>> taulen[4] antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta artikuluen
>>> bukaeran jarri?
>>>
>>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>> Ba niri oso ideia ona iruditzen zait. Gauza bat besterik ez proiektuaren
>> kutxaren inguruan, ez dut denborarik eduki ikusteko baina zabalera
>> finkokoa da ala ez? Ze iruditzen zait toki huts gehiegi geratzen dela
>> kutxaren eskuinean.
>
> Zabalera finkoa du, 450px. Zabalera gehiago emanez gero, duen 
> edukiarekiko 'huts' sentsazioa ematen du kutxak. Kutxatik kanpoko 
> hutsunea nibelatzeko asmotan bota dut erdiratzeko proposamena

Barkatu, gaizki azaldu dut, esan nahi nuen kutxaren *barruan*, eskuinean 
geratzen dela hutsune bat. Beharbada kutxa barruko edukiak zentratuta 
hobeto gera daiteke.

>
>> Proiektuen kutxa behera eramatea zuk egingo duzu ala nahi duzu nik 
>> egitea?
>
> Nahiago zuk egitea, fitxak osatzen nabil oraintxe bertan ;)

Bale, egingo dut nik.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago