[Librezale] Webgunearen oina eta wikiko edukiak

assar asarasua a bildua telefonica.net
Or, Urt 15, 18:33:17, CET 2010


Ez dakit zergatik bi mezu ez diren zerrendara iritsi oraindik, web bidez 
ikusi ditut hemen:
http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-January/date.html#2769

Ibaik dio:

> Niri ere gustatzen zait MWko menuena.
>
> Bi fitxategiak (azala eta estilo orokorrarena) eguneratu ditut, oina
> jartzeko (atzeko planoa hortik hartu dezakezue), eta "Zer da
> Librezale..." barra kendu ostean logoaren posizioa ondo jartzeko:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
>    

Ondo, zure kodea berrerabili dut. Gauza bat bakarrik, uste dut oinak 
espazio zuri gehiegi duela goitik eta behetik. Aldaketa hau egin dut:

Jatorrizkoa:

div#oina {
	background: #FFF url(irudiak/oina.png) center 20px no-repeat;
	height: 137px;
	margin-top: 30px;
	padding-top: 60px;
}


Berria:

div#oina {
	background: #FFF url(oina.png) center 20px no-repeat;
	height: 50px;
	padding-top: 60px;
}



Zer iruditzen zaizu?

> Bide batez, ez dakit HTML kodean<style>  etiketa sartu duzuen edo CSS
> fitxategi bat erabili duzuen, kontua da dena ondo jartzen dugunean CSS
> fitxategi batean egon beharko litzatekeela CSS kodea. Alde horretatik
> arazorik ez ezta?
>    

Bai, estiloak aparte daude fitxategi batean. Hori bai, MediaWikik bat 
dauka eta FluxBBk beste bat dauka. Gauza gutxi batzuk aldatu behar izan 
ditut batean zein bestean eta zenbait gauza desberdin daude (kodean, ez 
itxuran).

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago