[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urt 11, 23:28:40, CET 2010


Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 21:31 +0100, egilea: assar
> al., 2010.eko urtren 11a 20:59(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 19:53 +0100, egilea: Julen
> >    
> >> Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
> >> erreparatu.
> >> "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake,
> >> eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
> >> adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka
> >> bat lortzen da.
> >>      
> 
> Ba niri ideia ona iruditzen zait bloke hori behean jartzea. Nik uste dut 
> primeran gera daitekeela, eta horrela leku gehiago daukagu goian. 
> Begiratu beharko nuke MediaWikiren behealdearekin nola konbinatu, baina 
> ondo gera daiteke. Gainera, uste dut hor beste gauza bat ere sartu behar 
> dugula: Librezaleren informazioaren erabilera-lizentzia. MediaWikik GDFL 
> dakar modu lehenetsian, baina agian besteren bat erabili beharko genuke, 
> CC libre bat adibidez.
> 

Ni ere ados blokea behera pasatzearekin.

> > Ez dakit hau ondo ulertu dudan. Zer esan nahi duzu, "Zer da
> > Librezale..." hori behekaldean jartzea eta gainetik kentzea? Bloke hori
> > kendu dut espazioarena ikusteko:
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
> >    
> 
> Niri horrek balio dit. Oso ondo dagoela iruditzen zait.
> 
> > (Albisteen blokea eta azpikoa estutu ditut logoarekin eta
> > bilatzailearekin lerrokatzeko, eta azken bi hauek eskumara mugitu ditut
> > pixka bat.)
> >
> > Asier, foroarena azkenean nola egin duzu? Ikusi daiteke, sarean dago?
> >
> >    
> 
> Azkenean fluxBB-k berezkoa duen estiloa mantendu dut erabiltzaileen 
> tresnen kutxarako:
> 
> http://img121.imageshack.us/img121/3213/librezaleforoa20100111.png
> 
> Moldatu nahi baduzu, egin zazu eta aldatuko dut fluxBBren estiloa.

Ez, ez, horrela oso ondo dago. Sentitzen dut hasieran egin nuen
proposamen hori osatzen hartu duzun lanagatik... euskaltubeko bideoak
oso itxura ona zuen, baina webgunean estilo bateratu bat edukitzeko hobe
da horrela.


Gabon,

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago