[Librezale] Webgune berria
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Urt 11, 21:31:37, CET 2010
al., 2010.eko urtren 11a 20:59(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 19:53 +0100, egilea: Julen
>
>> Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
>> erreparatu.
>> "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake,
>> eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
>> adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka
>> bat lortzen da.
>>
Ba niri ideia ona iruditzen zait bloke hori behean jartzea. Nik uste dut
primeran gera daitekeela, eta horrela leku gehiago daukagu goian.
Begiratu beharko nuke MediaWikiren behealdearekin nola konbinatu, baina
ondo gera daiteke. Gainera, uste dut hor beste gauza bat ere sartu behar
dugula: Librezaleren informazioaren erabilera-lizentzia. MediaWikik GDFL
dakar modu lehenetsian, baina agian besteren bat erabili beharko genuke,
CC libre bat adibidez.
> Ez dakit hau ondo ulertu dudan. Zer esan nahi duzu, "Zer da
> Librezale..." hori behekaldean jartzea eta gainetik kentzea? Bloke hori
> kendu dut espazioarena ikusteko:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
>
Niri horrek balio dit. Oso ondo dagoela iruditzen zait.
> (Albisteen blokea eta azpikoa estutu ditut logoarekin eta
> bilatzailearekin lerrokatzeko, eta azken bi hauek eskumara mugitu ditut
> pixka bat.)
>
> Asier, foroarena azkenean nola egin duzu? Ikusi daiteke, sarean dago?
>
>
Azkenean fluxBB-k berezkoa duen estiloa mantendu dut erabiltzaileen
tresnen kutxarako:
http://img121.imageshack.us/img121/3213/librezaleforoa20100111.png
Moldatu nahi baduzu, egin zazu eta aldatuko dut fluxBBren estiloa.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago