[Librezale] Goibururako proposamena

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Urt 9, 01:32:02, CET 2010


Aupa, gauza asko dauzkat komentatzeko... baina zuzenean galdera egin
zaidanez, honi erantzungo diot lehenengo. Atzeko planoko irudiarena
asteburuan egingo dut. Lehenago ere eginda daukat, eta kontu haundiz
ibili behar den arren ez da zaila izango. Asierrek proposatutakoarekin
ados nago, logoaren azpian jarriko nuke bilatzailea, eta agian Zer da
Librezale... loturekin batera ere ondo geldituko zen. Ea horrelako
zerbait egiten dudan ondo geratzen den ikusteko. Espero nuen toki asko
hartzen duelako aldatu beharko zela goiburua, nik lehengoa nahiago nuen,
baina erabilgarritasuna itxura baino garrantzitsuagoa da, beraz
konforme.

Estiloaren inguruan beste gauza bat. Izenburuak sans-serif estiloarekin
jarri dituzue orain arte. Nik uste dut goiburuaren estiloari hobeto
doakiola serif estilo bat izenburuentzat (beste testua ulertzen dut
irakurterrazagoa izateko verdana estiloko zerbait izatea). Zer diozue?

Gabon ba,

Ibai.

Jatorrizko mezua: og., 2010-01-07 19:02 +0100, egilea: Julen
> Aupa!
> 
> Webgune berriko goiburuak bertikalean toki gehiegi hartzen duela 
> iritzita, proposamen batekin nator. Onena pantaila-argazkiak erakustea.
> 
> Azala:
> http://img513.imageshack.us/img513/1844/proposamenanagusia.png
> 
> Blog bidalketa bat:
> http://img513.imageshack.us/img513/4422/proposamenabidalketa.png
> 
> Alegia, bilaketarako koadroa logoaren goialdeko espazio librera mugitu 
> dut eta eskuineko kutxako "Librezale / Menua" eta "Proiektuak:" testuak 
> kendu ditut, aparteko informaziorik ematen ez dutelakoan.
> 
> Faltako litzake atzeko planoko irudia moldatzea (irudia-atzekoa.png, 
> koadroa 170px-etan hasita, egiterik bai Ibai?) koadro txuria eta edukiak 
> gorago has daitezen.
> 
> Wiki berria ikustean inpresioa izan dut edukiak oso azpian geratzen 
> direla eta horregatik proposamen hau.
> Proposamena den ildotik, ez bada gustoko ba orain dagoen bezela gera 
> dadila :) Aldatzeko aukera egiten bada, hartuko dut dagoeneko eginda 
> dauden txantiloiak moldatzeko lana.
> 
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago