[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urt 7, 21:35:27, CET 2010


og., 2010.eko urtren 07a 18:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Denok daukagu webgune berrira aldaketa egiteko gogoa, baina nik uste, 
> wikian zehaztutakoez gain oraindik falta direla gauza txiki batzuk:
>
>  - URLen egitura zehaztea wikirako.
> Egun wiki.librezale.org/index.php/Orria patroia jarraitzen dute, eta 
> wikia asko erabiliko bada aurrerantzean URL egokiagoak erabiltzea 
> komeni da. MediaWikiren wikian librezale.org/wiki/Orria moduko URLak 
> gomendatzen dituzte[2] (bide batez SCkoek ere halakoak dauzkate).

Nigatik ados.

>
>  - URLen egitura zehaztea blogeko sarreretarako. Guk defini 
> ditzakegunaz gainera aurredefinitutako hainbat aukera daude:
> http://librezale.org/?p=123
> http://librezale.org/2010/01/07/sample-post/
> http://librezale.org/2010/01/sample-post/
> http://librezale.org/archives/123

Nik aukeran egunaren data erakusten duena nahiago dut, informazio pixka 
bat gehiago ematearren.
Honen harira, nork edukiko du blogean postak idazteko baimena? Julen, 
zuk esan zenuen prest zeundela hori mantentzeko, baina nahi baduzu nik 
ere lagundu dezaket.

Eta beste zalantza bat blogaren eta mezu laburren inguruan: zein izango 
da gaia?
1- Librezaleren proiektuak eta aplikazio horiei lotutako albisteak
2- Software librea euskaraz orokorrean
3- Software librea orokorrean, nahiz eta euskaraz ez egon (adib. hau ere 
bai: Chromium argitaratu da)
4- Softwarea orokorrean euskaraz (adib. hau ere bai: Windows euskaraz)

Ni 2. aukeraren alde.


>
>  - Asko erabiltzen ziren URL zaharrentzat berbideraketak egitea 
> orrialde berrietara (mod_rewrite + erregelak). Galdera (Mikel): 
> mod_rewrite badago?

Zeintzuk dira asko erabiltzen diren URLak? Nork egin dezake hau?

>
>  - Semaforoak?
>

Nik egindako proposamenari iradokizunak egin edo beste proposamen bat 
egin dezala norbaitek. Ibaik esan zuen denbora apur bat hartzen zuenean 
zerbait komentatuko zuela honen inguruan.


>  - Katalogoa?
>

Ez dut argi ikusten. Beste norbaitek proposamenen bat badauka, bota dezala.

>  - Bestelako detaileak, azken orduko konponketak
>
> Besterik baduzue, bota!
>

Azalaren eskuineko zutabean zer sartu pentsatu behar da. Nik nire 
proposamenean esan nuena jarriko nuke, alegia interesgarriak diren 
hiruzpalau aplikazioren azalpen laburra, logo bat bakoitzarentzat eta 
bloke osoaren azpian "Gehiago..." bat eta hortik gure proiektuen orrira 
bideratu.

Aplikazio horiek aldatzen joan gaitezke berritasun nabarmen bat dagoenean.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago