[Librezale] Goibururako proposamena

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 7, 19:02:05, CET 2010


Aupa!

Webgune berriko goiburuak bertikalean toki gehiegi hartzen duela 
iritzita, proposamen batekin nator. Onena pantaila-argazkiak erakustea.

Azala:
http://img513.imageshack.us/img513/1844/proposamenanagusia.png

Blog bidalketa bat:
http://img513.imageshack.us/img513/4422/proposamenabidalketa.png

Alegia, bilaketarako koadroa logoaren goialdeko espazio librera mugitu 
dut eta eskuineko kutxako "Librezale / Menua" eta "Proiektuak:" testuak 
kendu ditut, aparteko informaziorik ematen ez dutelakoan.

Faltako litzake atzeko planoko irudia moldatzea (irudia-atzekoa.png, 
koadroa 170px-etan hasita, egiterik bai Ibai?) koadro txuria eta edukiak 
gorago has daitezen.

Wiki berria ikustean inpresioa izan dut edukiak oso azpian geratzen 
direla eta horregatik proposamen hau.
Proposamena den ildotik, ez bada gustoko ba orain dagoen bezela gera 
dadila :) Aldatzeko aukera egiten bada, hartuko dut dagoeneko eginda 
dauden txantiloiak moldatzeko lana.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago