[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 4, 17:06:02, CET 2010


Julen-(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 04a 15:52(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Julen, wikian igotzen ari naizen edukien artean egiten ari zaren
>> zuzenketen artean, badago hitz bat nik jarri bezala ere ondo dagoena
>> (Euskaltzaindiak kontrakoa ez esan arte behintzat):
>> http://www.elebila.eu/search/?bilatu=euskarapen&bot_bilatu=Bilatu&lang=eu
>
> Emaitzak: 16 orri.
>
> Orain arte 'euskaratze' eta 'euskaraketa' erabili da eta erabilpen
> zabalagoa duela ezin da ukatu.
>
> Erabilera kontua da, 'euskarapen' hitzaren erabilera eskasak zerbait
> esan nahiko du, belarrira min egiteaz gainera, ezta?

Googlek 36.300 emaitza ematen ditu "euskaraketa" hitzarentzat eta 89
"euskarapen" hitzarentzat.

3000 Hiztegia:
euskarapen = traducción al euskara

Niri ere euskarapen hitzak belarrira min egiten dit baina
Euskaltzaindiaren arabera ondo dauden beste hitz batzukin ere gertatzen
zaidanez, ez dut ezer gehiago esango.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago