[Librezale] Webgune berria prest?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Ots 15, 22:34:26, CET 2010
Gabon,
azkenaldian denbora gutxirekin nabil, eskerrak zuek hor zaudetela ;)
al., 2010.eko otsren 15a 12:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Eguerdi on!
>
> Aurreko astean nahiko off egon ondoren eta gauzen egoerari begiratuta,
> uste dut webgunea osatu xamar daukagula.
>
> - Foroaren itxura prest dago
> - Hainbat CSS arazo konpondu dira (proiektuen orria, WebKit-ekin
> arazoak, ...)
> - PDFekin zeuden arazoak ere zuzenduta daude
>
> Zerbait falta bada, ez da presazkoa edo larria:
> - Pootle eguneratu eta moldatzea
> - Favicon bat gehitzea (nork dauka logoaren SVGa? Wikian igotzerik bai?)
>
Favicon bat egin dut... ez dakit gustatuko zaizuen:
http://librezale.org/mediawiki//images/4/47/Librezale-favicon.png
Logoen 2 SVG igo ditut: bat logoa testu formatuan duena, eta bestea
testua irudi bektorial bihurtuta daukana. Inkscapen hobeto ikusten dira:
http://librezale.org/mediawiki//images/4/4a/Librezale-logoak.svg
http://librezale.org/mediawiki//images/b/b7/Librezale-logoak2.svg
Atzeko planoarena igotzen saiatu naiz baina... 14 MB ditu! Tamaina
gutxitzen saiatuko naiz eta igoko dut.
> Ez dakit zein iritzi dezuen, baina horiek gabe nik uste jarrai
> daitekeela.
>
> Webgune zaharra ordezkatze aldera, pausu hauek aurreikus daitezke:
> - Webgunearen fitxategiak tokiz aldatzea (Mikelek egin beharko du hau)
> - URLen berbideraketak aktibatzea (fitxategi bateko lerro batzuei
> komentarioa kentzea besterik ez da)
> - Webgune berria iragartzeko albiste bat osatu, argitaratu eta zabaltzea.
>
> Azken hau egin artean ez dakit merezi duen webgunea martxan jartzea.
> Esango duzue.
>
> Zuen iritzien zain,
> Julen.
Albistea sortu ostean web berria aurkeztu daiteke. Azken finean
Pootlerena barruko gauza da...
Ondo izan!
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago