[Librezale] Webgune berria prest?

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 15, 12:02:35, CET 2010


Eguerdi on!

Aurreko astean nahiko off egon ondoren eta gauzen egoerari begiratuta, 
uste dut webgunea osatu xamar daukagula.

- Foroaren itxura prest dago
- Hainbat CSS arazo konpondu dira (proiektuen orria, WebKit-ekin 
arazoak, ...)
- PDFekin zeuden arazoak ere zuzenduta daude

Zerbait falta bada, ez da presazkoa edo larria:
- Pootle eguneratu eta moldatzea
- Favicon bat gehitzea (nork dauka logoaren SVGa? Wikian igotzerik bai?)

Ez dakit zein iritzi dezuen, baina horiek gabe nik uste jarrai daitekeela.

Webgune zaharra ordezkatze aldera, pausu hauek aurreikus daitezke:
- Webgunearen fitxategiak tokiz aldatzea (Mikelek egin beharko du hau)
- URLen berbideraketak aktibatzea (fitxategi bateko lerro batzuei 
komentarioa kentzea besterik ez da)
- Webgune berria iragartzeko albiste bat osatu, argitaratu eta zabaltzea.

Azken hau egin artean ez dakit merezi duen webgunea martxan jartzea. 
Esango duzue.

Zuen iritzien zain,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago