[Librezale] Webgunearen estatistikak (Piwik)

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 15, 11:50:42, CET 2010


Aupa !

Aurreko batean komentatu nuen Piwik instalatzeko aukera eta, 
interesgarri zelakoan, euskaratu eta instalatu egin dut. Estatistikak 
eskura dituzue hemendik aurrera:
http://librezale.org/estatistikak/

Momentuz datu gutxi batzuk besterik ez dira ageri, webgune berria 
martxan jartzean trafikoa hazi eta datuak esanguratsuagoak izango 
direlakoan nago.

Garatzaileekin jarri naiz harremanetan eta euskaratzea erabat osaturik 
ez dagoen arren (instalatzailea, APIaren kontuak eta herrialde zerrenda 
bakarrik falta dira), erabiltzeko moduan dago. Erabat osatzean gehituko 
dut proiektuen artean.
Akats tontoren bat ikusten baduzue ez larritu, Piwik ez baita munduan 
hobekien internazionalizatutako aplikazioa eta bere mugak ditu.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago