[Librezale] Oharra euskaratutako ehunekoarekin

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 4, 19:04:13, CET 2010


og., 2010.eko otsren 04a 18:56(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> az., 2010.eko otsren 03a 19:51(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> Aurrekoan esan nuen mezuak modu orokorrago batean adierazteko asmoa
>> neukala eta hala egin dut.
>>
>> {{Mezua}} txantiloi orokor bat dago eta bertatik {{Abisua}} eta
>> {{Informazioa}} informazio-kutxak eratortzen dira.
>
> Aber, orduan {{Mezua}} ez da zuzenean erabili behar, ezta? Horren ordez
> {{Abisua}} edo {{Informazioa}} erabiliko dugu...

{{Mezua}} zuzenean erabiltzen baduzu koadro itsusi bat agertuko zaizu ;) 
Mezu mota berri bat gehitu nahi izanez gero (errorea, adibidez) CSSrako 
klase berri bat sortu besterik ez dago, mezu konkretu horren itxura 
definituz.

>> Aldi berean {{Zaharkitua}} izeneko txantiloia {{Abisua}} txantiloitik
>> eratorrita dago. {{Zaharkitua}} txantiloia da proiektuen fitxetarako
>> erabili dudana.
>
>
> {{Proiektu zaharkitua}} erabili dut Vuzeren orrian[1] eta tarte handia
> geratzen da txantiloi horren eta azpikoaren artean. Bi txantiloi bata
> bestearen atzetik jartzeagatik izan al daiteke?
>
> Orain konturatu naiz Amuleren orrian Pik informazioko txantiloia erabili
> duela eta hor ere tarte handia dagoela. Tarte hori nahita jarrita dago?

Ez, ez da nahita egindakoa. MWren "feature" baten eragina da. Saiatu 
naiz era guztietara konpontzen eta tarteak laburtzea lortu dudan arren, 
ez dira erabat joan.

Wikimedian azaltzen dute[1] zuriuneak eta lerro berriak nola 
funtzionatzen duten, baina ez dut sakonean begiratzeko astirik izan. 
Inork hau begiratzerik balu ondo baino hobeto...

Julen.

http://meta.wikimedia.org/wiki/Help:Newlines_and_spaces



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago