[Librezale] Oharra euskaratutako ehunekoarekin

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ots 3, 19:51:14, CET 2010


ar., 2010.eko otsren 02a 10:28(e)an, Piarres Beobide(e)k idatzi zuen:
> Julen-ek bertsio zaharkituetako egindako oharraren kopia bat egin dut
> euskaraketa osaturik ez dagoen orrialdeetan ere parte hartzera
> animatzen ohar bat ager dadin.
>
> Aldagaia itzulpen_ehunekoa eta osaturik dagoen ehunekoa ezarri behar zaio.
>
> aMule proiektuaren orrialdean ipini dut zer iruditzen zaizuen
> jakiteko, nire ustez txantiloia behar bezala aldatu dut baina beste
> inork beste modu batetara hobe litzatekeela pentsatzen badu esan edo
> aldatzeko lasai (nire mediawiki kontrola nahikoa eskasa da).
>
> ala...

Aurrekoan esan nuen mezuak modu orokorrago batean adierazteko asmoa 
neukala eta hala egin dut.

{{Mezua}} txantiloi orokor bat dago eta bertatik {{Abisua}} eta 
{{Informazioa}} informazio-kutxak eratortzen dira.
Aldi berean {{Zaharkitua}} izeneko txantiloia {{Abisua}} txantiloitik 
eratorrita dago. {{Zaharkitua}} txantiloia da proiektuen fitxetarako 
erabili dudana.

Pixka bat liantea dela pentsa dezakezue baina sinplea da. Gainera, 
itxuran aldaketa bat eginez gero zuzenean toki guztietan izango du 
eragina, (X)HTML kodearekiko independenteak baitira.

Momentuz {{Informazioa}} txantiloia ez dut inon erabili, ea norbaitek 
estrenatzen duen O:)

Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-January/002940.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago