[Librezale] GTP Librezalen

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Abe 27, 21:27:35, CET 2010


Kaixo!

Aspalditik GTP* proiektuaren arduraduna naiz (zerbait esatearren). GTP GNU
proiektuaren proiektuen itzulpenak (coreutils, gcc, glibc, wget) eta beste
zenbait (psmisc, xchat, rpm, liferea) kudeatzeko proiektua da. Proiektua
bera ez da oso erabilterraza baina tira, hor dago [1].

Webgune xinple eta estatiko bat neukan Munduraten gordea
http://gtp.mundurat.net helbideapean. Gauza jakina da Mundurat-i ordu gutxi
geratzen zaizkiola beraz onena nik uste proiektuaren berri Librezalen ematea
da.

Bi aukera ikusten ditut:

 - Wikian integratu beste proiektu guztiak bezela.
 - Webgune ezberdin bat eduki helbide jakin batekin. Webgunea AsciiDoc-ekin
garatuta dago, xhtml1.1 soil bat da.

Zer dio herriak?

[1] http://translationproject.org/html/welcome.html

* Azkenaldian aplikazio asko Transifex bidez kudeatzen diren arren GTP ere
erabil daiteke
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101227/33eef789/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago