[Librezale] Firefox 4 beta 8 prest

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Abe 23, 10:19:14, CET 2010


librezalek bota dezala mezu bat honekin, identica edo twitter kontuetan
eta besteok... mezu hori biderkatuko dugu... erretuitak eginez twitter
bidez. erridentikatuz...

ederto baten, librezale.org horretan, mezu hau bera argitaratuko balitz.

firefox... txukun eta ondo dabil, eztabaidak eztabaida.

eta euskarak, sekulako tresna dauka hor... nahiz eta euskaltzale asko,
ohartzeke dabilen oraindik.

aupa!

ptx

Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen 23a 10:16):

> Egun on,
>
> Atzodanik kalean da Firefox 4aren beste beta bertsio berri bat, 8.a kasu
> honetan.
>
> Aurreko bertsiotik hona hilabete t'erdi pasa denean, hobekuntza nabarmenak
> ikus daitezke orain errendimendu aldetik (JavaScript eta WebGL batez ere)
> bai eta Firefox Sync-en esperientziaren partetik ere. Gehigarrien
> kudeatzaileak itxura amaituagoa du orain eta erabiltzaile-interfazean
> moldaketak ere egin dira.
>
> Lokalizazioari dagokionez, bilaketa-motorretan proposatutako aldaketak
> indarrean daude[1] iada, beraz Answers.com-en ordez Bing agertuko da orain.
> Jario irakurgailuetan, gainera, Google Reader-en aukera ere badago.
>
> Firefox 4 beta 8 deskargatzeko:
> https://www.mozilla.com/eu/firefox/beta/
>
> Une honetan, beta bertsioa izangatik ere, nahiko egonkorra da Firefox 4,
> baina probatu nahi izanez gero sortu profil berri bat badaezpada ere.
>
> Nabigatzailearen egungo bertsioa zer egiteko den gai probatu nahi baduzue,
> ez galdu webeko azken teknologiak erabiltzen dituen demo txundigarri hau
> (HTML5 + JavaSript + CSS + WebGL):
> http://videos.mozilla.org/serv/mozhacks/flight-of-the-navigator/
>
> Beti bezela, edozein arazo, akats edo bestelakorik bada, ez izan
> jakinarazteko dudarik.
>
> Julen.
>
> [1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=603962
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101223/b3485e87/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago