[Librezale] Firefox 4 beta 8 prest
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Ast, Abe 23, 10:16:41, CET 2010
    
    
  
Egun on,
Atzodanik kalean da Firefox 4aren beste beta bertsio berri bat, 8.a kasu 
honetan.
Aurreko bertsiotik hona hilabete t'erdi pasa denean, hobekuntza 
nabarmenak ikus daitezke orain errendimendu aldetik (JavaScript eta 
WebGL batez ere) bai eta Firefox Sync-en esperientziaren partetik ere. 
Gehigarrien kudeatzaileak itxura amaituagoa du orain eta 
erabiltzaile-interfazean moldaketak ere egin dira.
Lokalizazioari dagokionez, bilaketa-motorretan proposatutako aldaketak 
indarrean daude[1] iada, beraz Answers.com-en ordez Bing agertuko da 
orain. Jario irakurgailuetan, gainera, Google Reader-en aukera ere badago.
Firefox 4 beta 8 deskargatzeko:
https://www.mozilla.com/eu/firefox/beta/
Une honetan, beta bertsioa izangatik ere, nahiko egonkorra da Firefox 4, 
baina probatu nahi izanez gero sortu profil berri bat badaezpada ere.
Nabigatzailearen egungo bertsioa zer egiteko den gai probatu nahi 
baduzue, ez galdu webeko azken teknologiak erabiltzen dituen demo 
txundigarri hau (HTML5 + JavaSript + CSS + WebGL): 
http://videos.mozilla.org/serv/mozhacks/flight-of-the-navigator/
Beti bezela, edozein arazo, akats edo bestelakorik bada, ez izan 
jakinarazteko dudarik.
Julen.
[1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=603962
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago