[Librezale] Fwd: Mozilla IRC meeting
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 16, 11:10:47, CET 2010
Aupa Ander,
Eskerrik asko zure komentarioengatik!
al., 2010.eko aberen 13a 11:21(e)an, Ander Gmail(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
> nire iritzi xumea:
>
> a) SUMO ez dut ezagutzen, beraz ez naiz bere garrantziaz jabetzeko gai.
> Beraz no coment arrazoi horregatik.
SUMO Firefoxen (eta Thunderbirden) laguntzarako gunea da
(SUpport.Mozilla.Org). Bide batez, egun hauetan itzuli dut web
interfazea eta honen inguruan aparteko hari batean jardun beharko dut...
> b) Ez daukat interesik erabaki mailan, gustatuko litzaidake irekia
> izatea eta guzti hori baina ez nago hain inplikatua komunitate horretan.
> c) estrategiari dagokionez, deja vu itzela sentitu dut. Zenbatetan
> pentsatu dudan hori!!!!
> Googleko diruak hainbeste marketingera bideratu beharrean thunderbird
> eta calendar indartu beharko lituzkete.
> gabonetan idatziko dut artikulu bat librezalen ordenagailuaren disko
> aldatzea dela eta kubuntu, fedora (KDE), ubuntu eman dudan bidearen
> berri. Ubuntura itzultzearen arrazoi nagusi bat thunderbird izan da.
> Kmail eta evolution ez daude bere mailan eta hori mozillak nahiko
> abandonatua duela.
> Calendarrekin egiten dabilena delitua da. Ez dio batere baliabiderik
> ematen eta thunderbird outlooken pareko bihurtzen duen gahigarria da,
> lotsagarria.
> Calendar estatistikek [1] argi erakusten dute LAN TRESNA dela (ikus aste
> bukaeretan behera eta aste barruan gora nola egiten duen astero).
> Beldur naiz googlek chrome indartzen bada diru sarrerak moztu eta orduan
> ez marketin ez thunderbird.
Bai, nik ere inpresio hori askotan izan dut, Mozillako ekitaldietan egon
naizenean batez ere.
Zure iritzia helaraziko dut beraz, eskerrik asko berriz ere!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago