[Librezale] Zerbitzari aldaketa

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Abe 15, 18:50:16, CET 2010


From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Tue, December 14, 2010 2:08:10 PM
>Subject: Re: [Librezale] Zerbitzari aldaketa
>
>Aupa Librezaleok,
>
>ez dut ondo ulertu irudien kontu hori... Kontua ez da helbide hauek lekuz 
>aldatzea edota hobeto hornitzea?
>
>http://librezale.org/wiki/Kategoria:Librezaleren_irudia
>
>http://librezale.org/wiki/Material_grafikoa
>

Ez, nik ulertu dudanagatik kontua da 3 aplikazio ditugula Librezaleren webgunea 
osatzeko: WordPress, MediaWiki eta FluxBB, eta guztiek dute itxura bera, baina 
bakoitzak leku batean gordetzen du itxura hori osatzen duten elementuak. 
Adibidez, logoa 3 leku hauetan dago:
- WPrako: 
http://librezale.org/wp-content/themes/librezale/irudiak/librezale-logoa.png
- MWrako: http://librezale.org/mediawiki/skins/lbrzle/librezale-logoa.png
- FluxBBrako: http://librezale.org/foroa/style/Lbrzle/librezale-logoa.png

Orduan, fijatzen bazara hasierako orria irekitzen baduzu, ikusiko duzu nola 
deskargatzen diren irudiak pixkanaka, orria osatu arte (batez ere Interneteko 
konexio motela badaukazu), eta hortik forora joaten bazara ikusiko duzu berriro 
deskargatzen direla irudi guztiak.

Inoiz logoa edo beste zerbait aldatu nahi badugu, dena toki bakarrean badago, 
errazagoa da aldatzeko.

Asier.

>Niri gustatuko litzaidake basurdetxoa hautatu zeneko garaietan baztertu ziren 
>beste irudi batzuk ere gogoratzea. Ez da hainbeste denbora igaro eta agian zuon 

>disko gogorretatik oraindik ere berreskura daitezke batzuk. (Frankie, enara, 
>etab.)
>
>Baztertutakoak ere oso onak ziren. Posible batzuk berreskuratzea? 

Ba enara ez dut uste gorde genuenik, baina Frankieren bertsio batzuk hemen 
daude:
http://librezale.org/wiki/Kamiseta

Uste dut enararen bertsio batzuk baditudala, begiratuko dut eta igoko ditut.

Asier.


      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago