[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
Gorka Azkarate
gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Abe 14, 14:38:38, CET 2010
Aupa Librezaleok,
Asier, uste dut hari honetan, gorago, Joseba eta Piarres Ktouch horri buruz
ari direla, ez Klavaro-ri buruz.
Hari honekin ni hasi nintzen aspaldian (aza 19) Klavaro itzulita nuelako eta
arazoak neuzkalako kontua burutzeko.
Zerbait aurreratu dugu.
Po fitxategia behar duen tokian dago, dagoeneko. Asierrek gorago kopiatu
duen [2] esteka horretan ikus daiteke
Horrekin batera, Klavaroko sortzaileari bidali nizkion hainbat paragrafo
eu.wikipedia-tik kopiatuak eta Klavaroko ongi etorri HTML orrialdeak ere
itzuli nizkion. (Orri horiek oraingoz oso hizkuntza gutxietan daude, euskara
laugarrena izatea espero dut).
Klavaroko sortzaileak, Felipe de Castro brasildarrak, duela bizpahiru egun
idatzi zidan esanez etxe aldaketarekin dabilela eta denbora beharko duela
egindako itzulpena aprobetxatzeko eta Klavaro behar bezala euskaraz ere
erabilgarri jartzeko...
Badut asmorik Librezaleko WP blogean artikulutxoa idazteko "mekanografia
ikasi euskaraz" edo antzeko zerbait. Nik dakidala horrelakorik behar duenak
baditu gutxienez hiru aukera, Tux Type (eskola 2.0 ordenagailuetan esan
didate instalaturik datorrela), Ktouch eta laster, espero, Klavaro.
[2]http://translationproject.org/domain/klavaro.html
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101214/e60f29e5/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago