Aupa Librezaleok,

Asier, uste dut hari honetan, gorago, Joseba eta Piarres Ktouch horri buruz ari direla, ez Klavaro-ri buruz.

Hari honekin ni hasi nintzen aspaldian (aza 19) Klavaro itzulita nuelako eta arazoak neuzkalako kontua burutzeko.

Zerbait aurreratu dugu.

Po fitxategia behar duen tokian dago, dagoeneko. Asierrek gorago kopiatu duen [2] esteka horretan ikus daiteke

Horrekin batera, Klavaroko sortzaileari bidali nizkion hainbat paragrafo eu.wikipedia-tik kopiatuak eta Klavaroko ongi etorri HTML orrialdeak ere itzuli nizkion. (Orri horiek oraingoz oso hizkuntza gutxietan daude, euskara laugarrena izatea espero dut).

Klavaroko sortzaileak, Felipe de Castro brasildarrak, duela bizpahiru egun idatzi zidan esanez etxe aldaketarekin dabilela eta denbora beharko duela egindako itzulpena aprobetxatzeko eta Klavaro behar bezala euskaraz ere erabilgarri jartzeko...

Badut asmorik Librezaleko WP blogean artikulutxoa idazteko "mekanografia ikasi euskaraz" edo antzeko zerbait. Nik dakidala horrelakorik behar duenak baditu gutxienez hiru aukera, Tux Type (eskola 2.0 ordenagailuetan esan didate instalaturik datorrela), Ktouch eta laster, espero, Klavaro.

[2]http://translationproject.org/domain/klavaro.html