[Librezale] Zerbitzari aldaketa

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Abe 14, 13:08:54, CET 2010


ar., 2010.eko aberen 14a 12:51(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
> [...]
>> Bide batez ideia txoro bat: hiru itxuretan errepikatzen diren
>> irudietarako hiru kopia mantendu ordez guztiak toki berean (adibidez
>> http://irudiak.librezale.org/...) gordeko bagenitu?
>>
>> Horrela nabigatzaileek hiru aldiz jaitsi ordez behin bakarrik jaitsiko
>> lituzkete irudiak. Gainera, kopia bakarra mantendu beharko genuke eta
>> irudi bakarra aldatuta toki guztietan eragingo luke aldaketak.
>>
>> Zer iruditzen?
>
> Erreferentziak fitxategi berdinetara izatea ondo iruditzen zait.
>
> Irudi horientzat azpidomeinu bat sortzea berriz gehiegizkoa iruditzen
> zait. Nork daki "irudiak" azpidomeinu hori etorkizunean beste
> zerbaitetarako erabili nahiko dugun. Azpidomeinu bat zerbitzari logiko edo
> fisiko desberdin batean kudeatu daitezkeen edukientzat ikusten dut egoki,
> eta kasu honetan fitxategi amankomun horientzat horrelako beharrik ez dut
> ikusten (nik behintzat).

Bai, zerbitzari logiko/fisiko desberdina izango litzake azpidomeinua 
erabiltzeko irizpide nagusia. Normalean horrela egiten da eduki 
estatikoekin, beste makina batera bideratuz edo makina berdinean 
zerbitzari arin bat (nginx adibidez) erabiliz.
Ohiturak eraman nau adibide hori jartzera, ez besterik.

> Laburbilduz, "irudiak" karpeta batekin nahiko iruditzen zaidala:
> http://librezale.org/irudiak/

Hori nahikoa da bai. Helburua azken finean alferrikako eskaerak 
saihestea da.

> Baina kontxo, helbide hori irekitzean blogeko artikulu bat irekitzen da!

Halako URLrik ez baitago eta WordPressen rewrite arauen esku baitaude 
hor barruko URLak.

> Azpidomeinuei buruz ari ganerez... agian egin beharko genukeena
> Wordpress-ari bere azpidomeinua ematea izango litzateke, dagoen bezala
> etorkizunean arazoak eman litzake eta (edo ez).
>

Orain arte eman ez duen bezela, ez dut arazorik aurreikusten dagoen 
bezela mantenduta.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago