[Librezale] Zerbitzari aldaketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Abe 14, 12:51:06, CET 2010


Julen-(e)k idatzi zuen:
[...]
> Bide batez ideia txoro bat: hiru itxuretan errepikatzen diren
> irudietarako hiru kopia mantendu ordez guztiak toki berean (adibidez
> http://irudiak.librezale.org/...) gordeko bagenitu?
>
> Horrela nabigatzaileek hiru aldiz jaitsi ordez behin bakarrik jaitsiko
> lituzkete irudiak. Gainera, kopia bakarra mantendu beharko genuke eta
> irudi bakarra aldatuta toki guztietan eragingo luke aldaketak.
>
> Zer iruditzen?

Erreferentziak fitxategi berdinetara izatea ondo iruditzen zait.

Irudi horientzat azpidomeinu bat sortzea berriz gehiegizkoa iruditzen
zait. Nork daki "irudiak" azpidomeinu hori etorkizunean beste
zerbaitetarako erabili nahiko dugun. Azpidomeinu bat zerbitzari logiko edo
fisiko desberdin batean kudeatu daitezkeen edukientzat ikusten dut egoki,
eta kasu honetan fitxategi amankomun horientzat horrelako beharrik ez dut
ikusten (nik behintzat).

Laburbilduz, "irudiak" karpeta batekin nahiko iruditzen zaidala:
http://librezale.org/irudiak/

Baina kontxo, helbide hori irekitzean blogeko artikulu bat irekitzen da!

Azpidomeinuei buruz ari ganerez... agian egin beharko genukeena
Wordpress-ari bere azpidomeinua ematea izango litzateke, dagoen bezala
etorkizunean arazoak eman litzake eta (edo ez).

Ez dakit. Nola ikusten duzue zuek?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago