[Librezale] Chromium euskaratzea

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Abe 12, 19:28:47, CET 2010


>
>From: Oier Mees <oier89rider a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Sun, December 12, 2010 11:43:55 AM
>Subject: Re: [Librezale] Chromium euskaratzea
>
>Aupa Asier,
>Chromium osoa itzultzeko asmoa al daukazu? Nik kate erraz batzuk itzuli nituen 
>une horretan denbora asko ez nuelako.

Ba hori zen nire asmoa, horregatik esan dut Librezaleren proiektu modura 
hartzekoaren kontua. 


>Baiezkoan ongi iruditzen zait Librezaleren proiektu bezela hartzea, ezezkoan 
>zalantzak ditut. Ez daukat oso garbi proiektu bat Librezalekoa kontsideratzeko 
>zein baldintza bete behar dituen. Pootlen egotea? Pootlen ez badago librezaleko 

>kideek soilik itzuli izana? Jende gehiagok parte hartu badu itzulpenean 
>librezaleko kideek itzulpenaren ehuneko jakin bat edo gehiengoa egin izana? 

Ez da beharrezkoa Librezaleren Pootlen egotea. Beno, ez dakit gainerako jendeak 
zer uste duen, baina nik esango nuke nahiko dela bere burua Librezaleko 
partaidetzat duen norbaitek proiektu baten ardura hartzea, eta proiektu hori 
Librezale barruan sartu nahi duela erabakitzea, proiektu hori Librezalekotzat 
hartzeko. Azken finean, Librezaleko proiektu izatea zer da ba, adibidez 
Chromium-en kasuan: wikian orri bat sortzea Chromium-i buruz eta euskaraketa 
eguneratuta mantentzeaz arduratzea. Euskaraketa non mantentzen den ez da 
garrantzitsua.

Hombre, nire ustez egin ezin daitekeena da ia osorik itzulita dagoen aplikazio 
bat hartzea eta gaurtik aurrera Librezalek mantenduko duela esatea. Hori ez da 
oso edukazio onekoa. Baina Chromium-en kasuan, ez da hori gertatzen, ze zerotik 
hasi dugu itzulpena. Niri ongi iruditzen zait Gorkak egin duena adibidez Calibre 
aplikazioaren orrian[1], hor jarri du berak Launchpad-eko boluntarioekin batera 
egin duela itzulpena.

Nik ez dut ikusten Librezaleko webgunean aplikazio bat itzuli dugula (edo 
itzulpenean parte hartu dugula) esatea, aplikazio hori gureganatu nahi dugula 
esateko modu bezala. Ez da zerbait esklusiboa; ez da "hau nirea da eta zuk ez 
sartu eskua hemen" esatea bezala. Nire iritziz, esaten duguna zera da: "guretzat 
interesgarria da aplikazio hau euskaraz egotea, eta hori euskaratzeko 
konpromisoa hartzen dugu; Librezalekoa ez den beste norbaitek ere parte hartu 
nahi badu (edo Librezale tartean sartu aurretik beste norbait ari bazen 
aplikazioa itzultzen) ba hobeto denontzat."

>Ni 
>librezalekoa al naiz? Posta zerrenda irakurtzen dut baina 

Zalantza hori badaukazu, horrek esan nahi du Librezalekoa zarela seguru, baina 
oraindik ez zarela konturatu.

Asier.

[1]http://librezale.org/wiki/Calibre


      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago