[Librezale] Zerbitzari aldaketa

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 11, 20:14:51, CET 2010


Ieup!

Ez dakit mezu hau denei iritsiko zaigun baina tira, hor doa...

lr., 2010.eko aberen 11a 16:27(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>
> Julen bitartean Pootle zerbitzari berriarekin dabil jo ta su. Gaurko ez
> bada bihar izango duela esan dit.

Bueno, "jo ta su" hitz egiteko modua da :P

Pootleren azken bertsio egonkorra (2.1.3) instalatu berri dut eta 
instalazio zaharreko datuak inportatu ditut. Tentatuta ibili naiz 
garapeneko bertsioa jartzeko (nobedade nabarmenak dauzka, eta online 
proba dezakezue[1]), baina azkenean ez naiz konplikatu.

Datuak inportatu ondoren aktibatu gabe zeuden erabiltzaile zaharrak eta 
probatarako sortutakoak ezabatu ditut. Proiektuen garbiketa ere egin dut.

Datu zaharrak migratzean baimenak ez dira zeuden bezela geratu sistema 
desberdina erabiltzen delako, baina praktikoki zeuden bezela utzi ditut. 
Baimenen bat falta zaizuela uste baduzue abisatu.

Bistaratutako datuetan inkonsistentziaren bat ikusten baduzue edo 
portaera arraroren bat sumatzen baduzue pasa abisua (katxeatzea gaituta 
dago).

Posta elektronikoaren konfigurazioa ez dut probatu, beraz ez dakit 
arazorik egon daitekeen erabiltzaile berrien erregistroarekin. Tarte bat 
topatzean begiratuko dut hau.

Eta ezer gutxi gehiago. Espero dut aurreko Pootleren aldean hobekuntza 
nabarmenak nabarituko dituzuela eta guztion onerako dela aldaketa.

Ondo segi!
Julen.

[1] http://test.locamotion.org/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago