[Librezale] Solasaldia: Teknologiekin ere euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 3, 14:58:46, CET 2010


al., 2010.eko azaren 29a 18:44(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezale,
>
> Datorren ostegunean, abenduak 2, arratsaldeko 19:00tan hasita, solasaldi
> *informala* izango da Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) teknologia
> berrien eta euskararen inguruan.
>
> Bertan Iratxe Esnaola, Gorka Julio, Unai Fernandez de Betoņo eta ni
> egongo gara bakoitza esperientzia bana azaltzen: Puntueus, Wikipedia,
> Librezale eta Internet oro har. Moderatzaile lanetan Iņaki Alegria
> arituko da.
>
> Taldeen aurkezpena egin eta jendeari nola lagun dezaketen eta zein
> ekarpen egin ditzaketen labur-labur azaldu ondoren, solasaldia aktibismo
> gisa planteatzen da eta eztabaida eta hausnarketarako tarte zabala
> egongo da.
>
> Azpimarratu berriro ekitaldia informala izango dela, beraz ez izan
> agertzeko beldurrik.
>
> Prentsa-oharra eta bestelako xehetasunak UEUren webgunean daude:
> http://ueu.org/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/227/Teknologiekin%2Bere%2Beuskaraz

Laburpen pertsonal modura:

- Wikipedian parte hartzea oso erraza da eta erabiltzaile aktiboenek 
normalean gai jakinei lotuta egiten dute lan: Arrasateko punka, 
Finlandiako lakuak, Drago Bola...

- Gure taldean parte hartzeko dauden moduen berri eman ondoren, 
Firefoxen erabilera txostenetan oinarrituta[1] pare bat grafika erakutsi 
nituen: datu absolutuak eta herrialdeka (hegoaldea, iparraldea, 
diaspora) banatuta. Axaleko ondorioa: euskarazko softwarea lan-orduetan 
erabiltzen da batez ere eta iparraldeko erabilera praktikoki nulua da.
Hemendik aste pare batera, datuen urtebeteko mugara iristean hain zuzen, 
grafika hauek osatu eta zerbait argitaratzeko asmoa daukat. Zuen 
laguntza beharko dut.

- Puntueus ez dago izozkailuan, epeak daude eta konpetentzia handia ere 
bai batez ere multinazional handienen partetik. Espero da eskaera 2011n 
aurkeztu ahal izatea eta gauzak ondo bidean 2012rako domeinua eskura izatea.
Domeinuak ematen diren garaian, Puntueus Fundazioa (prozesuan elkarteak 
izango lukeen bilakaera naturala) ez da baloratzen hasiko zer den euskal 
kultura eta zer ez; zalantza balego (euskal toreroak?), domeinua esleitu 
egiten da.

- Sarean euskarazko edukiek duten bilakaera arduratzeko modukoa da, 
blogen eztandaren ondoren, sare sozialen garaiotan sarean euskarazko 
sorkuntzak beherakada jasan duela baitirudi. Honen inguruko datu zehatz 
gehiago Sustatun argitaratu dituzte[2].


Gure taldearen partaide kopuruaren inguruan galdetu zen eta baita 
itzulpen-memoriak eskura jartzen ditugun edo ez. Beharbada azken hau 
garbiago edo eskuragarriago jarri behar dugu (nola?)

Oro har anbiente informala eta gertutasuna gustatu zitzaizkidan, eta 
bikaina litzateke mahaian geundenon agerraldiek jendearengan parte 
hartzeko harra pizteko balio izango balu.

UEUko antolatzaileak kronika bat idaztekotan geratu ziren eta Sustatura 
bidaliko zutela esan zuten. Gustora zeuden saioaren ondoren, ez da gutxi :)

Besterik ez ba, ondo segi!
Julen.

[1] http://librezale.org/wiki/Firefox:Estatistikak
[2] http://sustatu.com/1291372743



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago