[Librezale] Solasaldia: Teknologiekin ere euskaraz
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 16:30:35, CET 2010
al., 2010.eko azaren 29a 18:44(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezale,
>
> Datorren ostegunean, abenduak 2, arratsaldeko 19:00tan hasita, solasaldi
> *informala* izango da Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) teknologia
> berrien eta euskararen inguruan.
>
> Bertan Iratxe Esnaola, Gorka Julio, Unai Fernandez de Betoņo eta ni
> egongo gara bakoitza esperientzia bana azaltzen: Puntueus, Wikipedia,
> Librezale eta Internet oro har. Moderatzaile lanetan Iņaki Alegria
> arituko da.
>
> Taldeen aurkezpena egin eta jendeari nola lagun dezaketen eta zein
> ekarpen egin ditzaketen labur-labur azaldu ondoren, solasaldia aktibismo
> gisa planteatzen da eta eztabaida eta hausnarketarako tarte zabala
> egongo da.
>
> Azpimarratu berriro ekitaldia informala izango dela, beraz ez izan
> agertzeko beldurrik.
>
> Prentsa-oharra eta bestelako xehetasunak UEUren webgunean daude:
> http://ueu.org/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/227/Teknologiekin%2Bere%2Beuskaraz
>
Solasaldiaren aitzakiarekin Berriatik elkarrizketatxo bat egin didate
telefonoz, eta oker ez banago bihar aterako da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago