[Librezale] [Fwd: [Mundurat-etorkizuna] Munduraten egoera *garrantzitsua*]
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Abu 18, 17:32:48, CEST 2010
Mikel Olasagasti(e)k dio:
> Aupa,
>
> Tira, agian norbait egoera aldatzera animatzen da eta ez askorik egin
> behar baino esperantza gutxi ditut.
>
> Librezale-k dituen baliabideak gaur egun hauek dira:
> - Webguneak (wordpress, foroa, wikia). Honetarako edozien LAMP
> plataforma balekoa da
> - Pootle. Zerbitzua altxatzeko eta kudeatzeko zeritzarira sarbidea
> beharko dela pentsatzet, beraz VPS modukoren bat begiratu beharko da.
Gure baliabideak Munduratetik Sindominiora pasatuz, zerbitzarira
sarbidea izaten jarraituko genuke eta Nodo50-n seguraski ere bai.
> - Postak eta posta zerrendak. Posta bakarrik izango balitz google.com/a
> begiratuko nuke, baina posta zerrendak ezin dira bertan sortu. Pootle-en
> beharrez VPS bat hartuta, mailman instalatzea litzateke, baina honek
> korreo sistema osoa konfiguratu beharra suposatzen du eta lan pixkat
> eman dezake.
Bai, diozun bezala, Virtual Private Server bat erosiko bagenu, e-mail
sistema antolatu eta mantendu beharko litzateke eta hori lana da (nik
gainera ezagutzen ez dudana). Agian hemen gaudenotatik baten batek
ezagutza egokiak ditu eta lan hori egin edo/eta erakusteko prest legoke?
>
> Nik Librezalerentzat Linode bezelako zerbait proposatuko nuke, ez da
> garestia eta kontrola eskeintzen du. Arazoa norbaitek kontratatu beharra
> eta dirua izango litzateke. Azken hau kuota minimo batekin konpon
> genezake beraz eztet arazo bezela ikusten :)
Bai, orain arte Librezalen diruaren parametroaz arduratu behar ez izatea
lortu dugu. Oraingoan ere lortuko al dugu? Gu zainduko gaituen
boluntariorik badago hor?
Zuetako baten batzuk dakizuenez, ni aspaldi nago autokudeatutako
zerbitzari euskaldun eta asanbleario bat sortzeko interesarekin.
Sindominion sartuta nago aspaldidanik eta Mundurat irekitzeko saiakera
egin zenean ere han izan nintzen. Indymediako partaidea naiz eta
zerbitzari bat edo beste kudeatzen ditut baina ez pentsa nire ezagutzak
handiak direnik. Ezagutzak baino gogoak dituen jendea egongo balitz,
Librezale bere baitan hartuko zukeen euskal zerbitzari berri bat muntatu
genezake. Agian Munduratetik ateratako beste talderen bat ere... Agian
beste talde berriren bat edo beste... Agian... Horrelako zerbaitetan
laguntzeko prest ba al legoke inor? Edo ezagutzen al du norbait
horrelako ekimen bat aurrera ateratzeko gogoak izango lituzkeena?
Mundurat hilko bada, GORA MUNDURAT! (gora edozein kasutan ere, gugatik
eta beste askorengatik egin duen guztiaren ondoren)
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago