[Librezale] Fwd: IVAP erreportajea software librea

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 17, 20:03:04, CEST 2009


Aupa Osoitz aspaldiko :)

og., 2009.eko iraren 17a 13:50(e)an, Osoitz -(e)k idatzi zuen:
> Julen dixit:
>
>
>> Mozillako lanetan bakarrik uzten nauzue :_(
>>
>
> Akaso bueltatzeko garaia heldu zait. Guztiz deskonektatuta nagoenez eta
> beste hainbat kontutxoekin liatuta ere mesedez eskatzen dizut eskutik
> helduta eramatea. Bidalidazu zuzenean posta pertsonalera lantxo txikitxoren
> bat.

Mozillako lanek daukaten arazo nagusia arduradun falta da.

Une honetan Firefox + Thunderbird nire ardurapean daude.
Calendar Anderrek eramaten du baina hurrengo urtera arte off dago.
Webguneak (mozilla-europe.org eta bestelako orriak) Ibaien ardurapean 
daude. Hemen agian gehigarrien webgunea eguneratzea falta da 
(addons.mozilla.org).

Gero umezurtz dago Seamonkey (Mozilla izenez ezagutzen genuen suitea), 
oso aspaldi Pik zeozer egin zuen arren.
Fennec ere (mugikorrentzako Firefox) orain sartuko da jokoan eta honen 
inguruan ez dugu ezer egin.

Bestetik, lana beti dago kalitatea zaintzen eta erroreak topatzen. 
Horretarako onena garapeneko bertsioak erabiltzea da, baina nitaz gain 
ez dakit beste inork erabiltzen dituen. Gainera apenas jasotzen dugu bug 
report-ik dauden akatsentzat...

Osoitz, martxa hartzeko onena mozilla posta-zerrendara harpidetzea duzu, 
ikusi dudanagatik ez baitzaude harpidetuta. Horrela pixkanaka 
birkonektatzeko modua izango duzu.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago