[Librezale] Fwd: IVAP erreportajea software librea
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Ira 11, 19:54:13, CEST 2009
Aupa !!
Ea ba, boteprontoan okurritzen zaizkidanak... osatu erantzunak, mesedez!
Baten bat arduratuko da bueltan Mieli idazten?
ar., 2009.eko iraren 08a 10:16(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
> ---------- Birbidalitako mezua ----------
> Igorlea: Zaldi Ero<zaldiero a bildua gmail.com>
> Data: 2009eko iraren 08a 08:51
> Gaia: IVAP erreportajea software librea
> Hartzailea: web.arduraduna a bildua librezale.org
>
>
> biba zuek. erreportaje bat egiten ari gara IVAPen 'administrazioa euskaraz'
> aldizkarian. sarrera-testu bat izango du, eta lau iritzi. horietarik bat
> zuena izan dadin nahiko genuke.
> faborez, ba ote daukazue ondoko lau galderok erantzuterik?
> 1. zertan da software librea gurean? (sartu den, ez den; erabilera)
Mahaigaineko softwareari dagokionez, zenbait kasutan nabarmena da
software librea gurean badela eta erabiltzen dela, Firefox kasu.
Bulegotikan OpenOffice.org dagoen arren, ezin esan MS Office-i itzalik
egiten dionik.
Bestelako eremu konkretuagoetan (argazkigintza, webgintza,
bideo-edizioa, jokuak, ...) alternatiba libreak badiren arren, "betiko"
produktu pribatiboak erabiltzen dira gehien (Photoshop, Flash, ...).
Zerbitzari kasua diferentea da, alternatiba libreak baitaude besteen
gainetik oro har: LAMP inguruneak (Linux, Apache, MySQL, PHP),
posta-zerbitzariak, izen-zerbitzariak, ...
Web aplikazioen artean ere libreak oso erabiliak dira: WordPress,
Joomla!, phpBB, MediaWiki, ... nahiz eta hemen cloud-computing
delakoarekin softwarea baino zerbitzuak erabiltzen diren (GMail,
Twitter, Google Docs, ...), eta hauetako asko itxiak (iturburu-kodearen
aldetik) eta zentralizatuak dira, tamalez.
Sistema eragile libreei dagokienean, apurka-apurka bada ere jendeak
GNU/Linuxi buruz geroz eta gehiago entzuten du, eta ezerren gainetik
Ubunturi buruz entzuten dute (amorrua ematen du Linux=Ubuntu
parekotasuna geroz eta gehiago irakurtzeak).
> 2. euskarazko edukiak eta software librea
Galdera bat da?
Edukiak eta softwareak bide diferenteak dituztelakoan nago...
> 3. software librearen onura-gaitzak
Onurak: ez dago tranparik, kodea bistan dago eta ikasteko aukera ematen
du (irakurri eta ulertzen duenarentzat), moldatzeko aukerak norberaren
esku daude (tartean lokalizatzeko aukera), jendea batzen du (antzeko
interesen arabera komunitateak sortzen dira), formatu irekiak erabiltzen
dira datuen berrerabilpena bermatuz, ... ah, eta morala lasai uzten du.
Ez-onurak: kasu batzuetan softwarearen euskarria bermatzea zaila izan
daiteke (laguntza komunitateak ematen du, baina zerbait profesionalagoa
nahi bada ez dago denerako aukerarik)
> 4. nola lan egiten ari zarete 'librezaleak.org'-en software librearen alde?
'librezale.org' da.
Batez ere softwarea euskarara ekartzen eta honi zabalkundea ematen.
Laguntza-foro bat ere badugu informatikarekin zerikusia duten kontuak
argitzeko.
Posta-zerrenda baten bidez koordinatzen gara eta bertan ematen dira gure
eztabaidak.
> 5. besterik: aurreko galderek bide ematen ez dizueten kasuan, garrantzizko
> irizten diozuen zernahi esateko.
> erantzungo zenizkigukete galderok? (luzera: ordenagailu orrialde bat, gutxi
> gorabehera)
> taldearen izenean ala pertsona baten izenean erantzun zenezakete. taldearen
> izenean ari bazarete librezale logoa erabiliko dugu. pertsonaren izenean ari
> bazarete, haren argazki bat beharko dugu jpeg formatuan.
> epea, aste hauxe, modurik baldin baduzu, behintzat.
> eskerrik asko,
> miel
Taldeari galdetu dionez taldearen izenean.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago