[Librezale] foroa eta spam kontuak berriz

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Ast, Urr 22, 21:23:34, CEST 2009


22/10/2009 19:54(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2009.eko urrren 22a 19:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>    
>> Aupa!
>>
>>     Telefonia komertzial bat pikutara bidali dut eta eskatu ez dudan
>> zerbitzu bat aktibatu dit. Orain hemen nabil vodafoneko musika entzuten
>> azken 20 minututan, asperturik gure forora sartu naiz telefonoa
>> belarrian dudala, ea ezer berririk ote zegoen (windows 7 promorik? :D  :D  )
>>
>>     aurkitu dudan bakarra spam pila da.
>>
>> spam telefonoan, spam foroan hau gehiegitxo da.
>>      
> Bueno, konsolatzen bazaitu, spama foroko RSSra ez da iristen. Fumigatu
> dut zegoen zaborra. Halere, irailean proposatu nuen[1] foroa bera
> eguneratzea. Sysadmina kanpoan daukagu, ea bueltatzean zerbait egiterik
> daukagun (ping!!).
>    
FluxBB-1.4-b2 instalatzen det?

> Bide batez, foroan bertan esan duten bezala[2], wordpress-eu/ ez dabil.
> FTPtik sartu eta ikusi dut edukirik gabe dagoela karpeta. Txopi zerbait
> badakizu honen inguruan?
>    

wp-eu-k hor jarraitzen du, baina ez dago baimenik bertara sartzeko 
(chown root:root). Buruak hutsik egiten ez badit, eraso baten ondorioz 
blokeatua geratu zen eta gaur arte horrela jarraitu du. Erasoa WPk eta 
"umorea"-k jasan zuten eta biak daude blokeatuta.

drwx------ 13 root   root     4,0K 2009-06-19 11:41 umorea
drwx------  7 root   root     4,0K 2009-06-19 11:44 wordpress-eu

Ibon-i umoreako kodea bidali behar nion ea txuloa topatzen zuen eta 
wp-eu hor geratu zen. Nik uste azken hau azken bertsiora eguneratuta 
berriz aktibatu daitekeela.

> Mundurat igande-astelehenean erorita egon zen, WPren bug baten ondorioz
> makina gaixoa karga-karga eginda geratu baitzen. Akaso honek zerikusia
> izan lezake.
>    
Eraso horren aurka modsecurity2 instalatu dut makinan eta printzipioz 
eraso hoietaz gain beste hainbat ekidin ditu, baina ez du erlaziorik.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago