[Librezale] foroa eta spam kontuak berriz
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Ast, Urr 22, 19:54:27, CEST 2009
    
    
  
og., 2009.eko urrren 22a 19:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
>    Telefonia komertzial bat pikutara bidali dut eta eskatu ez dudan
> zerbitzu bat aktibatu dit. Orain hemen nabil vodafoneko musika entzuten
> azken 20 minututan, asperturik gure forora sartu naiz telefonoa
> belarrian dudala, ea ezer berririk ote zegoen (windows 7 promorik? :D  :D  )
>
>    aurkitu dudan bakarra spam pila da.
>
> spam telefonoan, spam foroan hau gehiegitxo da.
Bueno, konsolatzen bazaitu, spama foroko RSSra ez da iristen. Fumigatu 
dut zegoen zaborra. Halere, irailean proposatu nuen[1] foroa bera 
eguneratzea. Sysadmina kanpoan daukagu, ea bueltatzean zerbait egiterik 
daukagun (ping!!).
Bide batez, foroan bertan esan duten bezala[2], wordpress-eu/ ez dabil. 
FTPtik sartu eta ikusi dut edukirik gabe dagoela karpeta. Txopi zerbait 
badakizu honen inguruan?
Mundurat igande-astelehenean erorita egon zen, WPren bug baten ondorioz 
makina gaixoa karga-karga eginda geratu baitzen. Akaso honek zerikusia 
izan lezake.
Julen.
[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2009-September/002425.html
[2] http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=6755#p6755
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago