[Librezale] Galdera bat, Goizuetatik

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Al, Mar 9, 18:14:29, CET 2009


Iepe!

Materiala prestatzen ari naiz, bai, Debagoieneko Goiena Komunkazio
zerbitzuetarako [1] ematen ari naizen ikastaro baterako. Ikastaroa hasita
dago eta honek, egunerokotasunean darabilzkigun zenbait aplikazioren
erabilera azaltzea du helburu, 20 ordutan: Ubuntu, Firefox, OpenOffice... Ez
dut azaltzen beren-beregi zelan euskaratu tresnok -eta zeintzuk diren dauden
euskaraz dauden aukera desberdinak-, baizik eta zelan erabil daitezkeen
erreminta libre euskaldun batzuk. Hori bai, lokalizazioan software libreak
ematen digun askatasunari buruz txapa eman dut :p.

Ez dakit ikastaro hau noiz egingo litzatekeen ezta nire materiala
baliagarria izango zen, baina nik nirea bukatu eta materiala pixkat
hobeturikoan, dena guztion eskura jarriko nuke, libre. Bai liburua, baita
klaseetako aurkezpenak, nahi duen orok erabili ditzan. Dena den, ikastaroko
aurkezpenak, Txipik ITSASko zenbait kurtsorako erabilitako materialean [2]
oinarriturik egiten ari naiz, oso ondo baitago, nire ustez ;-). Bestelako
materiala (ariketak, liburua...) oraindik eraikitze edota proiektu fasean
daude.

Niri Goizueta oso urrun lotzen zait, baina, egiten ari naizen material
guztia prest egon bezain laster igoko dut eta eskuragarri jarri, jada izena
eman duten bolondresek erabili ahal izateko.

Alee
onak izan, baina ez onegiak

mikel

[1] http://www.goiena.com/
[2] http://itsas.ninehub.com/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090309/4d641be3/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago