Iepe!

Materiala prestatzen ari naiz, bai, Debagoieneko Goiena Komunkazio zerbitzuetarako [1] ematen ari naizen ikastaro baterako. Ikastaroa hasita dago eta honek, egunerokotasunean darabilzkigun zenbait aplikazioren erabilera azaltzea du helburu, 20 ordutan: Ubuntu, Firefox, OpenOffice... Ez dut azaltzen beren-beregi zelan euskaratu tresnok -eta zeintzuk diren dauden euskaraz dauden aukera desberdinak-, baizik eta zelan erabil daitezkeen erreminta libre euskaldun batzuk. Hori bai, lokalizazioan software libreak ematen digun askatasunari buruz txapa eman dut :p.

Ez dakit ikastaro hau noiz egingo litzatekeen ezta nire materiala baliagarria izango zen, baina nik nirea bukatu eta materiala pixkat hobeturikoan, dena guztion eskura jarriko nuke, libre. Bai liburua, baita klaseetako aurkezpenak, nahi duen orok erabili ditzan. Dena den, ikastaroko aurkezpenak, Txipik ITSASko zenbait kurtsorako erabilitako materialean [2] oinarriturik egiten ari naiz, oso ondo baitago, nire ustez ;-). Bestelako materiala (ariketak, liburua...) oraindik eraikitze edota proiektu fasean daude.

Niri Goizueta oso urrun lotzen zait, baina, egiten ari naizen material guztia prest egon bezain laster igoko dut eta eskuragarri jarri, jada izena eman duten bolondresek erabili ahal izateko.

Alee
onak izan, baina ez onegiak

mikel

[1] http://www.goiena.com/
[2] http://itsas.ninehub.com/