[Librezale] Gobernu lokalek Microsofti emandako sariak direla eta

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Mar 5, 20:18:34, CET 2009


On Thu, Mar 5, 2009 at 11:44 AM, patxi gaztelumendi
<patxi a bildua gaztelumendi.org> wrote:
> Agiria Zabaldun dago, eta eztabaida interesgarri baterako haria sortu
> daiteke.
> http://www.zabaldu.com/5903/softcatala_harrituta_microsoft_hainbestetan_saritzeagatik/
>
> Agiri hori bera euskaratu, eta guk geurea propioa egiteko aukera ikusi behar
> dogu...
>
> Oso puntu interesgarriak ditu. Gaia lokalizatu beharra dago. Eta katalanekin
> eta galegoekin zeozer mogitu, sarean bada be.
>
> Librezaleren ekimen publiko interesgarria izan daiteke, Microsoft gora eta
> behera dabiltzan honetan.
>
> ARGIA saria eman ziguten, baina Ilunegi ikusten dira gauzak euskalgintza
> guztiz harrapatuta daukan Jaurlaritzatik.
>
> Gure ahotsa beharrezkoa da guzti honetan.
>
> zer diozue zuek?
>
> ptx

Testuaren edukia gure eremura molda daiteke, Dooteorekin hitz egin eta
testu bateratu bat atera medioetako iritzi sailetara bidaltzeko. Baina
noski, lana da, denbora behar du... oraintxe nik ez daukat halakorik
aurrera eramateko astirik.

Gero arte,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago