[Librezale] WordPress 2.8
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Eka 19, 09:13:37, CEST 2009
Julen-(e)k idatzi zuen:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 12
> 01:28):
>> Julen(e)k dio:
>>> og., 2009.eko ekaren 11a 10:16(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>> Dena ondo badoa, gaur gauean SNVko atasak eta eu.wp.org-eko atasak
>>>> egiten
>>>> saiatuko naiz (...denbora badaukat).
>>>
>>> Primeran! :)
>>
>> SVNko atasak egin ditudala uste dut baina ez nago ziur:
>> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/
>>
>> Egin ditudan aldaketak ez dira hor agertzen eta ez dakit zerbait txarto
>> egin dudalako ala denbora itxaron behar delako den. Bihar jarraituko dut
>> eta dena prest dagoenean esango dizuet.
>
> Ez, ez dirudi ezer idatzi zenik.
>
> Aurrekoan nola egin zenuen? Ze egitura jarraitu behar den ideiarik bai?
> Denborarik ez baduzu egingo dut zure partez, baina astia baduzu, hanka
> sartu aurretik nahiago zuk egin eta hurrengorako pausuak dokumentatuta
> izatea.
Lanez gainezka nabil eta gainera beste proiektu bitan gauza bi egin behar
ditut ahalik azkarren. Beraz, pazientzia izan edo zuk egin.
Subversion:
/tags barruan 2.8 sortu behar da
/tags/2.8/dist barruan wp-config-sample.php eguneratua euskaratu
behar da
Direktorio horretako fitxategi gehiago euskaratu nahi badituzu
aurrera: http://codex.wordpress.org/Files_For_Direct_Translation
/tags/2.8/messages barruan POa eta MOa utzi
/branches barruan 2.7ren kopia utzi eta 2.8 sortu berria ere bai
(azpi-bertsioak euskaratuko bagenitu, 2.7.1 eta abar, tags-en
branches-en baino eduki gehiago egongo lirateke)
/trunk garapenean dagoen bertsioa euskaratuko bagenu erabiliko genuke.
Horretara heltzen ez ganerez, nik hutsik utziko nuke.
/rosetta eu.wordpress.org euskaraz ibiltzeko da. Nik dakidala hor ez
dago ezer aldatu beharrik.
eu.wordpress.org
Behin /tags/2.8 Subversionen ikustea lortzen duzunean (nik ez dut lortu
eta ez dut astirik izan arrazoia bilatzeko), eu.wordpress.org blogean
sartu eta 2.8 adarra konpilatzeko eskaria egin:
http://eu.wordpress.org/wp-admin/
Konpilaru ondoren WordPress euskaraz instalatzeko tar.gz eta zip
fitxategiak sortzen dira. Administrazio gunetik deskargatu eta lokalean
instalazio froga bat egin dena ondo dagoela egiaztatzeko.
Administrazio gunetik 2.8 konpilazioa ikusgai utzi (Deploy Request).
Nik WordPress 2.8ko wp-config-sample.php fitxategiaren euskaraketa
eguneratu dut baina ez daukat fitxategia hemen. Dena dela, ez da ia aldatu
eta 3 minutuko lana da.
Subversionen tags prest utzi nuen (branch ere bat uste dut), baina nik
egindako aldaketak ez dira hemen ikusten:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/
Ez dakit zergatik. Fitxategiak hori agertu arte ezin da
eu.wordpress.org-eko atasekin jarraitu.
Julen, eskerrik asko honetaz arduratu nahi izateagatik. Ahal baduzu
saiatu. Bestela nik egingo dut beta dudan momentuan.
Banoa, lan mordoa dut eta. Agur!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago