[Librezale] WordPress 2.8

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Eka 12, 01:28:03, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> og., 2009.eko ekaren 11a 10:16(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Julen-(e)k idatzi zuen:
>>> ar., 2009.eko ekaren 09a 10:48(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>> Laster berriro POT berritik (2.8 argitaratu artean trunk-etik eta 2.8
>>>> argitaratu ahala tags/2.8-tik) eguneratu eta falta dena osatu beharko
>>>> da. Lanik potoloena, halere, eginda dagoelakoan nago.
>>>>
>>> Tira, argitaratu dute. Egin dut eguneraketa tags/2.8-tik; lau kate
>>> besterik ez ziren falta. Pootleko egiaztapenak erabilita zuzenketa
>>> batzuk egin ditut (parametroak eta HTML entitate batzuk) eta erabiltzeko
>>> moduan dagoela esango nuke.
>> Hemen dago WordPress 2.8 frogak egiteko:
>> http://sindominio.net/~txopi/wordpress/
>>
>> Erabiltzailea: "admin"
>> Pasahitza: talde honen izena
>>
>> Nik oso ondo ikusten dut baina badaezpada beti dago ondo frogak egitea ea
>> akatsen bat aurkitzen dugun :-)
> 
> Lokalean egin ditut proba batzuk eta orain SDko instalazioan ari naiz. 
> Zuzenketak Pootlen ari naiz egiten zuzenean beraz ezer argitaratu 
> aurretik eguneratu zure kopia.

Eginda.

> 
>> Dena ondo badoa, gaur gauean SNVko atasak eta eu.wp.org-eko atasak egiten
>> saiatuko naiz (...denbora badaukat).
> 
> Primeran! :)

SVNko atasak egin ditudala uste dut baina ez nago ziur:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/

Egin ditudan aldaketak ez dira hor agertzen eta ez dakit zerbait txarto
egin dudalako ala denbora itxaron behar delako den. Bihar jarraituko dut
eta dena prest dagoenean esango dizuet.

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago