[Librezale] WordPress 2.8

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Eka 6, 15:47:00, CEST 2009


Arratsalde on !!

Zabaldu bidez enteratu naiz (katxis, ezin dut horrenbeste zerrendatara
harpidetuta egon) WordPress 2.8 ateratzear dela[1] eta WPren wikian
ekainaren 10a jartzen dute argitaratzeko moduko data bezala[2].

Pentsatzen dut Txopi oso lanpetuta zabiltzala azkenaldian eta,
ondorioz, WP 2.7ko PO fitxategia POT txantiloi berrira eguneratzeko
astia hartu dut.
Emaitza:
type              strings      words (source)    words (translation)
translated:    2355 ( 83%)      12895 ( 78%)           11146
fuzzy:          382 ( 13%)       2575 ( 15%)             n/a
untranslated:    99 (  3%)       1021 (  6%)             n/a
Total:         2836             16491                  11146

2700 bat hitz (ia 500 sarrera) dira ba falta dena momentuz.
Bada lan pixka bat egiteko, baina ziur nago denon artean osatuko dugula.

Pootlen jarri dut fitxategia ohiko moduan:
http://librezale.org:8080/eu/wordpress/wordpress2.8.po?translate=1&view=1

Ondo segi !
Julen.

[1] http://www.zabaldu.com/6415/wordpress_28_ekainak_10/
[2] http://codex.wordpress.org/Version_2.8



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago