[Librezale] WordPresseko foroa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 20, 11:06:03, CET 2009


Julen-(e)k idatzi zuen:
> 2009/1/17 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
>> Aupa:
>>
>> Eubako bileran, Librezaleko foroetan WordPresserako foro bat sortzea
>> erabaki genuen. Kontua da, WordPressek berak foroak sortzeko aukera
>> ematen duela eta agian hori da leku egokiena:
>> http://codex.wordpress.org/International_WordPress_Forums
>>
>> Begira adibidez Bulgariar foroa:
>> http://bg.forums.wordpress.org/
>>
>> Zer uste duzue?
>>
>> Txopi.
>
> Nork kudeatuko luke foro hori? Hau da, nork emango du WPri buruzko
> laguntza euskaraz?
> Uste dut Librezalen eta WPen atzean jende berdina bagabiltza,
> nolabaiteko "denbora-galtzea" dela bi lekutan ibili beharra. Nik
> laguntza eman behar banu, askoz ere erosoagoa zait dagoeneko
> begiratzen dudan foro batean egitea, Librezaleko foroan, alegia.
>
> Egia da, bestalde, foroa wordpress.org domeinupean izateak punttu
> ofizialagoa ematen diola.
>
> Mozillaren kasuan, adibidez, SUMOn[1] badaude laguntza-foroak, baina
> talde gehienek ez erabiltzea erabaki zuten dagoeneko bazituztelako
> halako guneak eta batez ere erabiltzaileak zituztelako horien atzean.
> Foro berri bat sortzea azken finean "komunitate" berri bat sortzea
> baita.
>
> Oso garbi ere ez dut ikusten eta, orain Osoitzek foroa garbi-garbi
> laga duela, uste dut Librezalen leku aproposa izango lukeela. WP
> deskargatzeko gune nagusian lotura zuzena jar daiteke, mozilla-europen
> egiten den bezala.

Ba ez dakit zer esan. Foroa WP barruan sortzearena guztiz aukerazkoa da,
eu.wordpress.org sortzea aukerazkoa zen bezala. Ni posta zerrenda zalea
naiz eta ez ditut foroak gogoko! Nik ere pentsatuko dut...

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago