[Librezale] WordPresseko foroa
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urt 20, 10:49:22, CET 2009
2009/1/17 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> Aupa:
>
> Eubako bileran, Librezaleko foroetan WordPresserako foro bat sortzea
> erabaki genuen. Kontua da, WordPressek berak foroak sortzeko aukera
> ematen duela eta agian hori da leku egokiena:
> http://codex.wordpress.org/International_WordPress_Forums
>
> Begira adibidez Bulgariar foroa:
> http://bg.forums.wordpress.org/
>
> Zer uste duzue?
>
> Txopi.
Nork kudeatuko luke foro hori? Hau da, nork emango du WPri buruzko
laguntza euskaraz?
Uste dut Librezalen eta WPen atzean jende berdina bagabiltza,
nolabaiteko "denbora-galtzea" dela bi lekutan ibili beharra. Nik
laguntza eman behar banu, askoz ere erosoagoa zait dagoeneko
begiratzen dudan foro batean egitea, Librezaleko foroan, alegia.
Egia da, bestalde, foroa wordpress.org domeinupean izateak punttu
ofizialagoa ematen diola.
Mozillaren kasuan, adibidez, SUMOn[1] badaude laguntza-foroak, baina
talde gehienek ez erabiltzea erabaki zuten dagoeneko bazituztelako
halako guneak eta batez ere erabiltzaileak zituztelako horien atzean.
Foro berri bat sortzea azken finean "komunitate" berri bat sortzea
baita.
Oso garbi ere ez dut ikusten eta, orain Osoitzek foroa garbi-garbi
laga duela, uste dut Librezalen leku aproposa izango lukeela. WP
deskargatzeko gune nagusian lotura zuzena jar daiteke, mozilla-europen
egiten den bezala.
Julen.
[1] http://support.mozilla.com/tiki-view_forum.php?locale=en_US&forumId=1
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago