[Librezale] webgune bat sortzeko
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 13, 13:29:06, CET 2009
Aupa!
Autoretza kudeatzeko webgune internazionala ere badago. Gero zein
lizentzia erabili zure esku, lizentzien munduan txopik lagun zaitzake ;)
http://www.safecreative.org/
ondo ibili eta hobe izan!
Ander.
Txopi(e)k dio:
> Joakin Bati-(e)k idatzi zuen:
>
>> Kaixo, lagunok. Badaukat liburu bat, poesialiburu bat nire ordenagailuan;
>> jakin nahinuke zer egin behar dut sarean sartzeko eta horrelamundu guztiak
>> irakur dezala libreki. Besterik gabe, nola agin nire webgunepropioa
>> sortzeko.. EGUNETAKO APARRA du titulua liburuak eta aurkezten dutpaperezko
>> edizioa heldu den ostiralean, zazpi eta erdietan Txantreako Euskaldun
>> Biltoki elkartean. Data hori baino lehenago jakin nahinuke webgunearena
>> prentsaurrekoan emateko.
>> Mila esker aunitz
>>
>> Joakin Balentzia Tirapu
>>
>
> Zorioak Joakin egindako lanagatik. Badaukat gogoa zure poesia liburu hori
> irakurtzeko! je, je
>
> Zure liburua Interneten irakurgai jartzeko ezer gutxi behar da. Jendea
> ados egonez gero, Librezaleko webgunean bertan eskuragarri jarri genezake
> horrelako helbide batekin:
> http://librezale.org/deskargak/egunetako-aparra.pdf (asmatua da, ez dabil)
>
> Bestela, liburuak Interneten zabaltzeko espreski egindako webguneak ere
> badituzu:
> http://www.lulu.com/
> http://www.bubok.com/
>
> Leku hauek, jendeak zure liburua Internetetik deskargatzeko aukera ematen
> dute (doan ala ordainduta) eta baita paperezko bertsioa etxean jasotzeko
> aukera ere (hau beti ordainduta). Adibide bat:
> http://www.bubok.com/libros/6199/Teodoro-Irastorza-Nazabal
>
> Baina litekeena da, zure webgune propioa nahi izatea, Amurizak bere azken
> liburuarekin egin duen bezala:
> http://www.amurizablogxabier.com/
>
> Kasu horretan, domeinu bat aukeratu (egunetakoaparra.net,
> egunetako-aparra.net, joakin-bati.net, ...), erosi eta webgunetxo bat egin
> beharko zenuke. Liburuari lizentzia libre bat jarriko bazenio, ziur nago
> Librezaleko norbait (edo bestela nik neuk!) webgunetxoa egiten lagunduko
> zaituela. Zerbitzari bezala, agian Mundurat erabili zenezake (Mikel
> Olasagastiri galdetu beharko zenioke) edo besteren bat. Creative Commons
> lizentziak zer diren badakizu?
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Panda IS 2008-ek gehitutako testua::
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz sailkatzeko: http://localhost:6083/Panda?ID=pav_592&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\aelortondo\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago