[Librezale] webgune bat sortzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 13, 13:17:32, CET 2009


Joakin Bati-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo, lagunok. Badaukat liburu bat, poesialiburu bat nire ordenagailuan;
> jakin nahinuke zer egin behar dut sarean sartzeko eta horrelamundu guztiak
> irakur dezala libreki. Besterik gabe, nola agin nire webgunepropioa
> sortzeko.. EGUNETAKO APARRA du titulua liburuak eta aurkezten dutpaperezko
> edizioa heldu den ostiralean, zazpi eta erdietan Txantreako Euskaldun
> Biltoki elkartean. Data hori baino lehenago jakin nahinuke webgunearena
> prentsaurrekoan emateko.
> Mila esker aunitz
>
> Joakin Balentzia Tirapu

Zorioak Joakin egindako lanagatik. Badaukat gogoa zure poesia liburu hori
irakurtzeko! je, je

Zure liburua Interneten irakurgai jartzeko ezer gutxi behar da. Jendea
ados egonez gero, Librezaleko webgunean bertan eskuragarri jarri genezake
horrelako helbide batekin:
http://librezale.org/deskargak/egunetako-aparra.pdf (asmatua da, ez dabil)

Bestela, liburuak Interneten zabaltzeko espreski egindako webguneak ere
badituzu:
http://www.lulu.com/
http://www.bubok.com/

Leku hauek, jendeak zure liburua Internetetik deskargatzeko aukera ematen
dute (doan ala ordainduta) eta baita paperezko bertsioa etxean jasotzeko
aukera ere (hau beti ordainduta). Adibide bat:
http://www.bubok.com/libros/6199/Teodoro-Irastorza-Nazabal

Baina litekeena da, zure webgune propioa nahi izatea, Amurizak bere azken
liburuarekin egin duen bezala:
http://www.amurizablogxabier.com/

Kasu horretan, domeinu bat aukeratu (egunetakoaparra.net,
egunetako-aparra.net, joakin-bati.net, ...), erosi eta webgunetxo bat egin
beharko zenuke. Liburuari lizentzia libre bat jarriko bazenio, ziur nago
Librezaleko norbait (edo bestela nik neuk!) webgunetxoa egiten lagunduko
zaituela. Zerbitzari bezala, agian Mundurat erabili zenezake (Mikel
Olasagastiri galdetu beharko zenioke) edo besteren bat. Creative Commons
lizentziak zer diren badakizu?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago