[Librezale] FOSDEM 2009 Bruselan

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Or, Urt 2, 12:13:27, CET 2009


Aupa,

> Kaixo jendia,
>
> Software Librearen inguruko proiektu nagusietako partaideak biltzeko
> urtero Bruselan antolatzen den enkontrua da FOSDEM[1]. Adibide gisa, Tim
> O'Reilly, Richard Stallman edo Jimmy Wales bertan izan dira aurreko
> urteetan. Ekitaldia irekia eta doakoa da, beraz edonor joan daiteke.
>
> Aurtengo ekitaldia otsailaren 7-8ko asteburuan izango da eta pasa den
> astean Ibonek Mozillaren gonbidapena jaso zuen bertara joateko
> (bidaia-gastu, hotel eta gainontzekoentzat, alegia).
>
> Ibon nahiko harrituta zegoen, denbora dezentez jokoz kanpo egon baita.
> Orduan, gonbidapena ea beste inork erabil zezakeen galdetu zuen, eta ea
> bigarren gonbidapen bat ere eskura genezakeen.
>
> Erantzuna jarraian:
>
> ig., 2008.eko aberen 28a 10:20(e)an, William Quiviger(e)k idatzi zuen:
>> Hi Ibon, and hi everyone !
>>
>> Unfortunately, because of our limited budget for FOSDEM, we cannot
>> invite everyone we would like to invite :(
>>
>> Ideally, we would like ALL European Mozilla contributors to come to
>> FOSDEM but that is not possible, so we have limited numbers of
>> invitations for each country.  For the Basque country, Mozilla can
>> sponsor one contributor. Of course, everyone is welcome to come (FOSDEM
>> is open to all!) but we will only be able to sponsor the travel and
>> accommodation for one contributor.
>>
>> Also, we are giving priority to those who did not participate in the
>> Mozilla Camp in Barcelona, back in October.
>>
>> What would be great is if you could chat with each other and then tell
>> me which person Mozilla should sponsor to represent the Basque country
>> at this year's FOSDEM.
>
> Alegia, bigarren gonbidapena lortzea ezinezkoa da. Bien bitartean, mezu
> honen ondotik Williamek niri bidali dit FOSDEMera bertaratzeko
> gonbidapena.
>
> Joateagatik joan naiteke, baina azken bi bidaietan egon ostean (Kanada +
> Bartzelona) ez dut izan nahi beti musutruk bidaiatzen ari den tipoa.
> Horregatik, ondorengo proposamena egin nahi nuke:
>
> Beste inork FOSDEMera joan nahi balu eta aukera uzten badigute bigarren
> pertsona bat joateko guk ordainduta, prest nengoke gastuak erdi-bana
> egiteko. 2x1 modukoa litzateke eta horrela beti ez litzake pertsona bera
> joango.
>
> Inor animatuz gero erantzun ahal bezain azkarren, Williami galdetu
> beharrekoak galdetu eta gastuak ahalik eta txikienak izan daitezen.
>

Ni animatuko nintzateke... eta ez dut arazorik gastuak nire gain hartzeko
erdibana egin beharrean... eta hirugarren bat animatuko balitz ba logela
edo beste nonbait topatu behar bada zerbait egingo genu (kuadrilako bat
bertan dabil ikasten).

MiKeL




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago