[Librezale] DDTP - Debian deskripzio itzulpen proiektua
pi
pi a bildua beobide.net
Or, Ots 20, 10:01:48, CET 2009
Kaixo danei.
Inori interesgarri egiten bazaio ere Debian euskaraz sustatzen laguntzeko beste bide bat argitzera nator: Paketeen
deskripzio edo azalpenak
Hauek pakete bakiotzak debianen duen azlapen txikiak dira eta softwarea instalatze programetan azalpenak eman eta
pakete jakin bat bilatzen lagun dezakete.
Adibidez:
zerb:~$ apt-cache search pasahitza
passwd - administrazio pasahitza eta talde datuak aldatu
base-passwd - Debian oinarri sistemaren talde eta pasahitzak
Itzulpen hauek egin eta kudeatzeko modu ezberdinak daude baina sinple eta errazena iruditzen zaidan esplikatuko dut:
eposta bidezkoa.
Itzultzeko fitxategi bat eskuratu nahi duenak mezu bat bidali behar du pdesc a bildua ddtp.debian.net helbidera hurrengo
gaiarekin: GET 1 eu.UTF-8
Hor 1 ipintzen duen lekuan zenbakia aldatuaz itzulpen bat baino gehiago duen fixtategia jasotzeko aukera dago.
Bueltan postan egiteko itzulpen bat jasoko du new.ddtp fixtategian hurrengo formatuarekin:
# Source: gzip
# Package(s): gzip
# Prioritize: 65
# This Description is active
# This Description is owned
Description: GNU compression utilities
This package provides the standard GNU file compression utilities, which
are also the default compression tools for Debian. They typically operate
on files with names ending in '.gz', but can also decompress files ending
in '.Z' created with 'compress'.
Description-eu.UTF-8: <trans>
<trans>
#
# other Descriptions of the gzip package with a translation in eu:
#
# Description-id: 3669 http://ddtp.debian.net/ddt.cgi?desc_id=3669
# patch http://ddtp.debian.net/ddt.cgi?diff1=3669&diff2=55956&language=eu
Egin beharrekoa <trans> jartzen duen lekuan itzulpena egitea da, kasu honetan horrelako zerbait gertatuko zein bein
egina dagoenean:
[..]
# This Description is active
# This Description is owned
Description: GNU compression utilities
This package provides the standard GNU file compression utilities, which
are also the default compression tools for Debian. They typically operate
on files with names ending in '.gz', but can also decompress files ending
in '.Z' created with 'compress'.
Description-eu.UTF-8: GNU konpresio lanabesak
Pakete honek GNU fitxategi konpresio lanabesez hornitzen du, zein Debian-en
lehenetsiriko konpresio lanabesak diren. Normalean '.gz' amaiera duten
fitxategiekin lan egiten dute, baina 'compress' erabiliaz sortutako '.Z'
fitxategiak ere deskonprimitu ditzake.
Gero fitxategia berriz pdesc a bildua ddtp.debian.net helbidera bidali eta hortik gutxira posta bidez jasoko
duzu itzulpena sisteman gehitzearen berrespena.
Ala eman dut txapa apur bat gaurkoz...
Proeiktuari buruzko argibide gehiago (ingelesez):
http://ddtp.debian.net/
http://www.debian.org/international/l10n/ddtp
--
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 197 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090220/398093e0/attachment-0001.pgp>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago