[Librezale] Itzulpenak egiteko beste tresna bat: Virtaal

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 5, 16:01:16, CET 2009


Kaixo !!

Virtaal itzulpen-tresnari buruz propaganda pixka bat egin nahi dizuet.
Gaur bertan atera da 0.3.0 bertsioa eta aitzakia paregabea iruditu
zait gaia komentatzeko.

Virtaal (afrikaans-eko hitz-joko bat da, "hizkuntzarentzat"
esanahiarekin) tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen
produktibitateari begira garatua. Translate Toolkit-aren gainean dago
garatua, Python-en beraz, eta plataforma-anitza da (OS X, Windows,
Linux).

Bere ezaugarrien artean nabarmentzekoak:

* Fitxategi formatuak: PO, MO, XLIFF, TMX, TBX, TS eta beste batzuk
ere onartzen ditu
* Itzulpen-unitateak iragazteko aukerak: osatu gabeko itzulpenak,
sarrera guztiak, bilaketa (adierazpen erregularrekin, bilatu eta
ordeztu, ...)
* Unitateen arteko nabigazio azkarra teklatu bidez (ktrl + gezia gora,
ktrl + gezia behera)
* Fitxategiak txantiloi berrietara (POT) eguneratzeko bide zuzena
* Jatorrizko testua helburu-hizkuntzara kopiatzean (alt + gezia
behera) puntuazio-arauak kontuan hartzen dira
* Aurreko itzulpenak berrerabiltzeko aukera. Iturburuak hainbat izan
daitezke: itzulpen-memorien zerbitzari bat, Open-tran.eu, itzulpen
automatikoko zerbitzuak (Apertium, Opentrad, ...)
* Hitzak automatikoki osatzea (OpenOffice.org-en eran)
* Ortografia-egiaztatzailea
* XML etiketak nabarmentzen ditu

Derrigorrezko pantaila-argazki batzuk:
http://translate.sourceforge.net/wiki/virtaal/screenshots

Virtaal probatu nahi baduzue, honatx loturak (OS X bidean da):
https://sourceforge.net/project/showfiles.php?group_id=91920&package_id=270877

Esan gabe doa guztiz euskaraz daukazuela itzulpen-tresna hau.

Nik dagoeneko baztertu dut KBabel zaharra. Poedit erabili izan
duzuenok bere sinpletasunagatik, benetan, Virtaal probatzeak merezi
du. Kontatuko dituzue zuen esperientziak.

Ondo segi!
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago