[Librezale] Xuxen IV, EusLinux 2009 eta Wordfast euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 5, 13:05:16, CET 2009


Iepe berriro,

og., 2009.eko otsren 05a 11:31(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>
>> Bestetik, ni moskeatuta nago fitxategiek eta dokumentuek dituzten
>> datekin: 2008ko urria. Ņo, eta orain egiten da publiko?
>>
>> Fx, Tb eta OOo-rako gehigarrietan dauden fitxategiak guztiak berdinak
>> dira, MySpell motakoak (non da HunSpell?). Gainera, Firefox eta
>> Thunderbirdeko gehigarri ofizialen ardura neuk daukat eta harrituta
>> nago, benetan zuzentzailea zabaldu nahi badute, zergatik ez didaten ezer
>> jakinarazi eguneraketa egiteko
>>
>
> julen oso oker ez banago, guzti honen arduraduna gure posta zerrendako
> entzule da.
> Beraz zorionez hemen esandakoak iritzi zaizkio.

Bueno, Elekako Ibonekin komentatu dut hau (ez dut uste posta-zerrendan 
harpidetuta dagoenik) eta eman dizkit argibideak.

XUXEN IV orain jakinaraztea HPSren kontua da (bezeroa), berak 
prentsaurrekoa eman arte ezin baitzen publiko egin, nolabait.

Hiztegiari dagokionez, argitaratu dena Hunspell motako hiztegia da, GPL 
2.0 lizentziapean, leno bezala beraz.

Eguneraketa jakinaraztearena aitortu dute ez dutela detaile hori izan 
eta etorkizunean komunikazio hori hobetzeko prest daudela.

Ale, arratsaldean eguneratuko dut paketea[1] eta eguneraketa 
automatikoaren bitartez laster izango duzue zuen nabigatzailean.

Gero arte,
Julen.

[1] https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/4020



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago