[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Abe 30, 22:22:07, CET 2009
Jatorrizko mezua: az., 2009-12-30 21:55 +0100, egilea: assar
> az., 2009.eko aberen 30a 21:24(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> > docky-rena cairo dock itzultzen hasi naizenean ikusi nuen. Cairo dock
> > amaitzean sartuko dugu, hau ere launchpad bidez itzultzen da, ni virtaal
> > erabiltzen hasi naizen arren.
> >
>
> Orduan, beste bat: Cairo Dock. Horretan ari bazara, nik oraintxe bertan
> sartuko nuke.
>
> > Julen virtaal ikastaro bat behar diagu, itzulpen memoriak nola kargatzen
> > zaizkio?
> > lasai hori webgunea amaitzean.
> > Cairo dock eta compiz itzulpenak udaran amaitzea nahiko nuke, biak erdi
> > itzuliak baititut.
> >
>
> Compiz ere bai.
>
> Zalantza bat daukat: Launchpad-en ez dago proiektu bakoitzaren
> arduraduna den pertsona bakarra, ezta? Edozein sar daiteke itzulpenak
> egitera. Beraz, esan ahal dugu webgunean Launchpad-en proiektu bat,
> adibidez Compiz, Librezaleren ardura dela?
>
> Nik uste baietz: gu Launchpad-en itzultzen ari garen aplikazioetarako
> beste pertsona batzuk ere itzultzen hasi arren, Librezalerena dela
> esateak esan nahi du Librezalek behintzat zainduko duela aplikazio
> horiek euskaraz egongo direla, nahiz eta beste batzuk ere parte hartu.
> Inolako esklusibitate asmorik gabe.
Guztiz ados
>
> Bide batez, ikusi dut Ibai Gwibber ere itzultzen ari dela Launchpad-en.
> Hori ere sartuko dugu zerrendan Ibai?
>
Aiba, ze gaizki dabilen memoria. Ahaztuta neukan, eta egia esanda ez
dakit zenbat itzuli dudan, eta uste dut aurretik zegoela Zaraka
erabiltzailearen itzulpena. Gainera, ez dut itzulpen hori zaintzen...
baina nahi baduzue sartu daiteke eta docky-rekin bezala aldian aldian
begiratuko dut. Kontua da, itzulpenarekin Zaraka hasi bazen, ea ongi
irudituko zaion Librezaleren proiektuetan agertzea. Baina goian aipatu
bezala horrek "Librezalek behintzat zainduko duela" esan nahi badu, ez
litzake arazorik egon behar.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago