[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 30, 13:23:46, CET 2009
Egunon.
Librezaleren wikia aldatzen ari nintzela, zalantza bat sortu zait
Librezalek beretzat dituen proiektuen inguruan. Zeintzuk dira
Librezaleren proiektuak?
Wikian eta webgunean begiratuta (Pootle ere begiratu beharko nuke baina
gaur ez dabil), hurrengo zerrenda atera dut:
AMO
aMule
Debian
Fennec
Firefox
LDP
Mailman
Nicotine+
phpBB
Pootle
Thunderbird
Tux Paint
VLC
Vuze
WordPress
Xfce
Gauzak pixka bat argitzearren, guretzat zeintzuk nahi ditugun esan
beharko genuke. Nik ez dakit proiektu batzuk nola dauden, adibidez
Debian, LDP, Nicotine+ edo beste batzuk.
Kasu batzuetan gauzak argi daude (Mozillaren produktuak), baina beste
batzuetan nahastu samar daudela iruditzen zait, adibidez Debian-en
inguruan egin dena mantenduko den ala beste norbaitek daukan ardura
(EuskalGNUk?). Beste batzuk mantentzailerik gabe daude (aMule, Tux
Paint). LDPren kasuan, ba ez dakit zer egin behar den horrekin.
Norbaitek esan al dezake zerbait horri buruz?
Zehatzago izateko, goian dagoen zerrenda horretatik baten bat kendu
behar al da ala ez? Eta baten bat falta da?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago