[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea

assar asarasua a bildua telefonica.net
Al, Abe 21, 21:44:29, CET 2009


al., 2009.eko aberen 21a 21:41(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Jadanik sortu dut wikirako skin berria Ibairen lanean oinarrituta. Ia
> dena dago, bilaketen kutxa falta zait bakarrik. Oraindik ez dakit oso
> ondo nola egin bilaketarena, zuzenean MediaWikiren aukera erabili ala
> Google Search erabili (badaude hori egiteko moduak). Zein aukera
> litzateke egokiena? Ibaik zirriborroan bilaketarako bi aukera jarri
> zituen: wikian eta foroetan. Momentuz ez dakit nola sartu wikitik
> foroetan ere bilaketa egiteko aukera. Begiratu egin behar dut.
>
> Hori pentsatu bitartean, skin hori probatu nahi nuke zuzenean
> Librezaleren wikian. Baina hori egin baino lehen, uste dut zerbitzarian
> dagoen MW bertsioa eguneratu egin beharko litzatekeela. Nola egin behar
> da hori?
>
>    

Gauza bat ahaztu zait esatea: parte hartzeko aukerarako botoian zein 
esaldi jarri behar dugun erabaki behar da. Momentuz hauek daude:

    * Gurekin parte hartu nahi duzu?
    * Gurekin aritu nahi duzu?
    * Parte hartu!
    * Gurekin parte hartu!
    * Zatoz gurekin!
    * Eta zuk zergatik ez?
    * Parte hartu nahi duzu? ?
    * Lagundu nahi duzu?


"Parte hartu nahi duzu?" aukerak boto bat dauka, Julenena. Besteok zer 
diozue?

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091221/a9d47e79/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago