[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea

assar asarasua a bildua telefonica.net
Al, Abe 21, 21:41:44, CET 2009


Kaixo,

Jadanik sortu dut wikirako skin berria Ibairen lanean oinarrituta. Ia 
dena dago, bilaketen kutxa falta zait bakarrik. Oraindik ez dakit oso 
ondo nola egin bilaketarena, zuzenean MediaWikiren aukera erabili ala 
Google Search erabili (badaude hori egiteko moduak). Zein aukera 
litzateke egokiena? Ibaik zirriborroan bilaketarako bi aukera jarri 
zituen: wikian eta foroetan. Momentuz ez dakit nola sartu wikitik 
foroetan ere bilaketa egiteko aukera. Begiratu egin behar dut.

Hori pentsatu bitartean, skin hori probatu nahi nuke zuzenean 
Librezaleren wikian. Baina hori egin baino lehen, uste dut zerbitzarian 
dagoen MW bertsioa eguneratu egin beharko litzatekeela. Nola egin behar 
da hori?

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago